Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Jose Luis Zumeta Etxeberria''' ([[Usurbil]], [[Gipuzkoa]], [[1939]]ko [[apirilaren 19]]a) [[Margolaritza|margolaria]] da. [[Gaur taldea]]ren sortzaileetakoa. [[Informalismo]]aren jarraitzaile da; [[espresionismo]] abstraktua eta [[arte figuratibo]]a ere landu ditu. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturaren aldien artean aipatzekoa da ''Papiroak'' izeneko saila. [[Abstrakzio]]aren bidetik jarraitu du azken urteetan, betiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.
 
Hala, bada, Zumetaren lanetan hainbat kode eta aldi ageri dira, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, ''alla prima'' estiloko berriagoetaraino. Aldian aldiko kode horiek, eta bere garaian [[Gaur taldea]]n, gero [[Ez Dok Amairu]]n eta kultura asteetan, geroago ''Homenaje a las víctimas del franquismo'' omenaldian, eta azkenik ''Nueva Etiopía'' liburu-diskoan parte hartu izanak, bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen adi egon izan dela adierazten du.
17 ⟶ 15 lerroa:
[[Paris]]en, [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin bizi izan zen garaian, Ameriketako [[abstrakzio]]a eta Europako [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]] joerak ezagutu zituen. Parisen ezagutu zituen hurbilagotik [[Andrea Mantegna|Mantegna]], [[Rembrandt]] eta beste zenbait klasikoren obrak, eta aldiz eta estiloz bere nahietatik hurbilagoko iruditu zitzaizkion [[Paul Cézanne|Cézanne]] batenak edo [[Paul Klee]], [[Pablo Picasso|Picasso]], [[Antoni Tàpies|Tàpies]] eta abarrenak eta –[[Cobra mugimendu]]ko edo ez– Van Velde, Gorky, Pollock, Jorn, Appel, eta gainerako [[Espresionismo|espresionistenak]] eta, oro har, abangoardisten aitzindarienak ere.
 
[[1960]]an itzuli eta [[Hondarribia]]n jarri zen lanean, [[Remigio Mendiburu]]rekin; garai hartan [[espresionismo]]a landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta [[1961]]ean lehen bakarkakoa egin zituen; geroztik erakusketa askotan parte hartu du.
 
[[Stockholm]] eta [[Londres]]en lan egin zuen [[1962]]-[[1963]] bitartean. 1964an Euskal Herrira itzuli zenerako barrundatua zuen gero gidari ibili izan duen ideia, artista batek formak eta koloreak erabili behar dituela dioena, eta bat baino gehiago tenkarazi ere zuten Zumetaren urte horietako koadro abangoardista, zeharkako zerrenda gorri, zuri, hori, beltz eta urdinez taxutuek.