Jose Ignacio Hualde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
}}
 
'''Jose Ignacio Hualde''' ([[Ciudad Real]], [[1958]]-) [[nafarroa|nafar]]<ref>[http://www.euskadi.net/euskara_berripapera/euskera/26eus.pdf «Idatzitakoa nola ahoskatu eta mintzoaren soinua»], ''Euskararen Berripapera'', 26. zenbakia, 1994ko uztaila. Ikus 3. orrialdea.</ref> [[hizkuntzalaritza|hizkuntzalaria]] da, [[euskara]]ren eta [[gaztelania]]ren [[fonologia]]n espezializatua. Irakasle da Illinoisko Unibertsitatearen Urbana eta Champaigneko campuseko Gaztelania, Italiera eta Portugalera Sailean eta Hizkuntzalaritza Sailean.<ref>[https://netfiles.uiuc.edu/jihualde/www/ Jose Ignacio Hualde irakaslearen orria], Illinoisko Unibertsitatearen Urbana eta Champaigneko fakultatearen webgunean.</ref>
 
Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordeko kide da, [[1993]]an batzorde hori sortu zenez geroztik. Izan ere, euskara baturako aukeratu beharreko azentuari buruz egin ziren bi proposamen nagusietako bat izan zen Hualderena (''Euskal azentu ereduen sailkapenerako'', 1994); bestea [[Txillardegi]]rena zen (''Euskal Azentuaz'', 1985, eta ''Ahoskera baturantz'', 1992).<ref>Inmaculada Hernáez, Iñaki Gaminde, Txillardegi, Pilartzo Etxeberria, eta Rosa Gandarias: «Testu-ahots bihurketa (tab) euskaraz gaur egun», ''Revista de Psicodidáctica'', 3. zenbakia, 1997. 71-81. orrialdeak.</ref> Bi proposamen horiek aski antzekoak dira: biak bat zetozen azentu nagusia bigarren silaban jarri behar dela oro har, nahiz eta arau orokor horretarako salbuespen eta xehetasunen batzuetan bat ez zetozen.<ref>Jose Ignacio Hualde: «Euskal azentuak eta euskara batua», ''Euskera'', 39. zenbakia, 1994.</ref>
39. lerroa:
 
{{bizialdia|1958ko||Hualde, Jose Ignacio}}
 
[[Kategoria:Euskal hizkuntzalariak]]
[[Kategoria:Hegoaldeko nafarrak]]