Jose Bizente Etxagarai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
'''Jose Bizente Etxagarai''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1773]]ko [[uztailaren 1]]a - ''[[Ibidem|ib.]]'', [[1855]]eko [[apirilaren 15]]a) [[euskal idazle]]a eta olerkaria. Ofizioz Donostiako Alhondegiko administrari izan zena, [[1813]] eta [[1853]] bitartean Donostiako ospakizun gehienetarako bertsoak eta letrak egin zituelako da ezaguna.
 
[[1813]]. urtea baino lehenago ere idatzi zituen bertsoak baina abuztuaren 31ko sutean, ingelesek Donostiari su eman ziotenean, erre ziren aurretik jarritako guztiak. Geroztik, ehun bertso sorta inguru idatzi zituen, euskaraz zein gazteleraz nahiz bi hizkuntzak nahastuz. [[Jose Manterola]]<nowiki/>ren hitzetan euskaraz sortutako bertsoak balio handiagokoak dira gazteleraz idatzitakoak baino.
 
Umore oneko gizona omen zen, inauterietako konpartsetan, ikuskizunerako bertsoak osatzeaz gain, aktore bezala ere parte hartzen zuena.<ref>de Echagaray, Jose Vicente (1964), ''Festara'', Auspoa, 16-19. orrialdeak.</ref>
12. lerroa:
Jasotako lehen bertsoak, "Año de 1813 : sitio, asalto, saqueo e incendio de la plaza de San Sebastián por las tropas aliadas angloportuguesas" izenekoak, 1813ko abuztuaren 31ko sutea deskribatzen duten 24 kopla dira. Beste danak, berriz, bat edo beste izan ezik, eguberri, errege-egun, iñauteri ta gainerako festeetan kantatzeko antolatuak. ''Euskal-Erria'' aldizkarian argitaratu zen haren lan asko, eta Auspoa bildumako 35-36. zenbakietan hainbat lantxo jaso ziren, ''Festara'' izenburuarekin.
 
[[Antonio Zavala|Antonio Zavalak]]k 1964garren urtean, Jose Bizente Etxagarayren bertso bilduma argitaratu zuen [[Auspoa]] sailean, Festara izenburupean. Bertan daude jasota haren 60 bertso sorta.
 
== Lanak ==
31. lerroa:
 
{{bizialdia|1773ko|1855eko|Etxagarai, Jose Bizente}}
 
[[Kategoria:XVIII. mendeko Donostiako idazleak]]
[[Kategoria:Donostiako bertsolariak]]