Johannes Trithemius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
Tritemiori buruzko datu askorik ez dago. [[Misterio]]a landu zuen. [[1499]]an, ''[[Steganographia]]'' ([[mezu]]en barruan beste mezu batzuk ezkutatzeko teknikez arduratzen den [kriptografia]]ren zatia) izenburuko trilogia prestatzen hasi zen, mende oso bat geroago argitaratu zen arren. [[1990]]eko hamarkadan, La Roche unibertsitateko irakasle Thomas Ernstek eta Jim Reeds matematikariak, bakoitzak bere aldetik, trilogiaren hirugarren liburukiaren eduki guztia enkriptatuta dagoela ondorioztatu zuten. Sekretu gehienak azaldu gabe, klabe eta [[kode]]ak askatzeke joan zen Tritemio. Baina klabe horiek bere obran bertan egon daitezke<ref name=aa/>.
 
Abadeak berak ere liburutegitxoa betetzeko adinako obra mardula utzi zuen. [[Historia]], [[matematika]]k, [[kimika]], [[lexikografia]]... landu zituen, baita [[zientzia ezkutua]]k ere. Zenbaitentzat, gaia seriotasunez eta oinarri sendoz aztertu zuen lehena izan zelako. [[1508]]an ''[[Polygraphiae]]'' lana amaitu zuen, klabe ezkutuei buruzko lan mardula; guztira, sei liburuki zeuzkan. [[Kriptografia]]z gain, Johannesek [[magia]], [[astrologia]], [[alkimia]]... landu zituen. Baina [[eliza katolikoa]]ren itzala ugazaitarena baino luzeagoa zen eta, [[kriptografia]]ri buruzko inoizko lehen lan inprimatua argitaratu eta urte batzuetara, [[magia]] beltza egitea leporatu eta ''[[Polygraphiae]]''ren ale guztiak erre zituzten<ref name=aa/>.
 
[[1506]]an [[Sponheim]] utzi eta [[Würzburg]]eko Done Jakue abade etxera joan zen. Hango abade izan zen hil artean<ref name=aa/>.
20. lerroa:
 
{{bizialdia|1462ko|1516ko|Trithemius, Johannes}}
 
[[Kategoria:Abadeak]]
[[Kategoria:Renania-Palatinatuko jendea]]