Joana Enrikez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[1458]]an [[Alfontso V.a Aragoikoa]] hil zenean, Joanes II.a eta Joana [[Aragoi]]ko errege bihurtu ziren. [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos Vianakoa]], Joanes II.aren lehendabiziko ezkontzaren semearen aurka egin zuen honek Elisabet [[Henrike IV.a Gaztelakoa|Henrike IV.aren]] arreba ezkondu nahi zuelako. Karlos [[1461]]ean hil zenean, [[Bartzelona]]ra joan zen erregeorde Fernando semearekin batera.
 
[[Bartzelona]]n ''la Busca'' izeneko talde herrikoien alde egin zuen, ''la Biga'' izeneko talde oligarkikoen aurka, azkenek [[Kataluniako Generalitatea]]ren laguntza zutenak. Gainera ''payeses de remensa'' eta jauntxoen arteko liskarrek guda zibila sortu zuten [[Katalunia]]n. [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos Vianakoa]] pozoitzeagatik salatua [[Girona]]ra alde egin zuen, ''remensas'' eta apezpikuaren laguntzaren bila.
 
Joana Enrikezen garaipen politiko nagusiena hamasei urteko [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando]] semea eta hamazazpi urteko [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet]] ezkontzea zen. Hala ere, ezin zuen ezkontzara joan [[1468]]ko [[otsailaren 13]]an bularreko minbiziaz hil baitzen.
20. lerroa:
 
{{bizialdia|1425eko|1468ko|Joana Enrikez}}
 
[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginen ezkontideak]]
[[Kategoria:Aragoiko errege-erreginen ezkontideak]]