Jiri Georg Dokoupil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Jiri Georg Dokoupil''' ([[Kronv]], [[1954]]ko [[ekainaren 3]]a) txekiar margolaria da. Tropa sobietarrak Pragan sartu zenean (1968), gurasoak Koloniara joan ziren bizitzera eta han egin zituen lehen mailako ikasketak. Gero Fisikako eta Matematikako ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi zituen bere benetako bokazioa, pintura, lantzeko. Kolonian, Mülheimer Freiheiteko arte-lantegi ospetsuan hasi zen pintura-ikasketak egiten, eta Düsseldorfeko Arte Akademian Europako eskola abangoardisten ikasketak sakondu zituen gero, [[Joseph Beuys]]en gidaritzapean. Maisuaren irakaskuntza kontzeptualak bereganatu zituen, baina beste artista bat izan zen bidea erakutsi ziona, [[Sigmar Polke]], hain zuzen. Polkerengandik estiloaren ukapenaren teoria bereganatu zuen, sormena itotzen duten sailkapenen aurka borrokatzeko metodo gisa. Laurogeiko hamarraldiaren hasieran bazuen leku bat Alemaniako arte garaikidean.
 
Alemaniar [[neoespresionismo]]aren adibide ereduzko gisa, erakusketak egin zituen herrialde hartako galeria nagusietan, eta munduko bi erakusketa garrantzitsuenetakoen bidez (Veneziako Bienala eta Basileako Dunsthalle), bere burua ezagutarazi zuen Alemaniaz kanpo ere. Gainera, eskolak eman zituen Düsseldorfeko Arte Akademian, eta garrantzi handiko urratsa egin zuen bere karreran New Yorken erakusketak eginez. Bien bitartean, bere ibilbide artistikoaren hasierako espirituari fidel, behin eta berriro aldatu zuen bere estiloa. Artea sentsualitatea sakontzeko bide gisa hartuz, adimenaren artea ukatuz, eta eskura dagoen edozein teknika artistiko baliatuz, bere obra egungo artearen joera estetiko guztien artean mugitzen da etenik gabe, [[figurazio]]tik abstrakziora, [[arte kontzeptual]]etik pintura espresionistara, eta poparen, [[surrealismo]]aren edo errealismo fotografikoaren bitartekoak ere baliatzen ditu.
14. lerroa:
 
{{bizialdia|1954ko||Dokoupil, Jiri Georg}}
 
[[Kategoria:Txekiako margolariak]]
[[Kategoria:Moravia-Silesia eskualdeko jendea]]