Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
| jaiotza data = K. a. 4. urtea inguru
}}
'''Jesus Nazaretekoa'''<ref name=Euskaltzaindia177>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=177|arau-izenb=Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak}}</ref> edo '''Jesu Kristo'''<ref name=Euskaltzaindia177/> ([[Betleem]],<ref>Elizaren tradizioak jaioterri hori defenditu duen arren, aztarna guztien arabera Jesus [[Nazaret]]en jaio zen; Betleemen aukera zabaldu zen Jesusen biografia profeziek esaten zutenaren arabera moldatzeko eta, bestetik, Nazaretek oso ospe ona ez zuelako: {{es}} http://www.nuevatribuna.es/articulo/historia/jesus-no-nacio-belen-donde-y-cuando-nacio/20161220145643134942.html </ref> [[K. a. 8]] / K. o. [[1]] - [[Jerusalem]], K. o. [[29]] / [[33]]) [[erlijio]]aren erreformatzaile eta zabaltzailea izan zen, [[Judea]]ko lurraldean bizi izan zena.<ref>{{en}} William Arnal ("The cipher "judaism" in contemporary historical Jesus scholarship", [http://books.google.es/books?id=q5pNt46fQx4C&pg=PA25&lpg=PA25&dq=%22jesus+was+a+jew%22+jesus+seminar&source=bl&ots=1HQNvqmFVm&sig=b70bw8W-juvtEQ1ZdrLc4lZsMEA&hl=es&ei=T2hjStO7IZ-5jAeTm439Dw&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=9 Kloppenborg, John S. (ed.):''Apocalypticism, Anti-Semitism and the Historical Jesus''], p. 24</ref><ref>{{es}} Klausner, Joseph: ''Jesús de Nazaret'', Barcelona, Paidós, 2006, ISBN 84-493-1834-3</ref> Kristau erlijioak haren doktrinei jarraitzen die, eta [[Jainko]]aren seme izendatzen du. [[Islam]]ak bere profetatzat ezagutzen du.
 
== Jesusen izena ==
* Mateoren arabera, [[Maria]] bere senargai [[Josef Nazaretekoa|Josefekin]] [[Betleem]]en bizi zen, ezkontzeko hitz emanda. Maria haurdun geratu zen inork nola jakin gabe, eta Josefek beragandik banatzea erabaki zuen. Hala ere, ametsetan mezu bat jaso zuen, Mariaren semea [[Espiritu Santua]]ren bitartez sortu zela esanez, Jainkoak Israeli bidali beharreko Mesias hain zuzen (Mt 1, 19-21). Jesus jaiotzean Ekialdeko Azti batzuk etorri ziren bera gurtzera, izar bati jarraituz. [[Herodes Antipas|Herodes]] erregeak Jesus hil nahi zuela jakinda, Josefek [[Maria]] eta Jesus hartuta [[Egipto]]ra alde egin zuen eta han egon ziren Herodes hil arte (Mt 2,19-29).
 
* Lukasen ebanjelioaren arabera, Maria eta Josef [[Nazaret]]en bizi ziren. Mariak aingeru baten bidez Jainkoaren semearen ama izango dela jakin zuen (Lk 1, 26-38). Bere haurdunaldia, gainera, bere lehengusina Elisabetenarekin lotuta dago: harengandik jaio zen Joan Bataiatzailea, Jesusi bidea gertatu ziona. Garai hartan [[Erromatar Inperioa]]n errolda garrantzitsu bat egin zen eta Josef [[Betleem]]goa zenez, bertara joan behar izan zen izena ematera.<ref>{{es}} Geza Vermes ''El nacimiento de Jesús'', 237. orr.</ref> Bidaia hartan jaio zen Jesus, estalpe batean. Artzainek eta inguruko herritarrek gurtu zuten. Hortik aurrera, Jesusen haurtzaroa Nazareten pasatu zen, 12 urte zituela [[Jerusalem|Jerusalemera]]era egindako erromesaldi bat gorabehera.
 
=== Bataioa eta tentaldia ===
[[Fitxategi:Piero della Francesca 045.jpg|righteskuinera|thumb|''Kristoren bataioa'', [[Piero della Francesca]]ren lana]]
Joan Bataiatzaileak Jesusen berri eman zuen bere bizitzan zehar. Jesusek Joanen bataioa jaso zuen Jordan ibaian, eta une hartan [[Espiritu Santua]] jaitsi zen Zerutik uso itxuran, eta [[Jainko]]aren ahotsa entzun zen Jesus bere seme maitea zela aitortuz.
 
==== Azken Afaria ====
{{Sakontzeko|Jesusen Azken Afaria}}
Ebanjelioen arabera, [[Pessah|Pazko Afaria]] Jerusalemen egin zuen Apostoluekin. Apostoluetako batek, [[Juda Iskariote]]k, salduko zuela aurreikusi zuen bertan. Afaltzen ari zirela, ogia hartu, bedeinkatu eta hitz hauek esan zituen: "Har ezazue eta jan guztiok honetatik. Hau nire gorputza da, zuentzat emango dena". Afalondoan, ardoaren kaliza harturik, zera esan zuen: "Har ezazue eta edan, guztiok honetatik. Hau nire odolaren kaliza da, [[Itun Berria|Itun Berri]] eta betikoaren odola, zuentzat eta guztientzat bekatuak barkatzeko isuriko dena. Egizue hau nire oroigarri".
 
Ekintza hau biziki garrantzitsua da [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoarentzat]] (baita beste eliza kristauentzat ere, jakina). Katolikoek Azken Afarian Eukaristia eta Abadetzako sakramentuen sorrera ikusten dute.
 
=== Piztuera ===
[[Fitxategi:Grunewald - christ.jpg|righteskuinera|thumb|''Kristoren piztuera'', [[Matthias Grünewald]] alemaniar margolariaren lana, Isenheimgo erretaulan (XVI mendea).]]
{{sakontzeko|Jesusen Piztuera}}
Lau ebanjelioetan azaltzen denez, Jesus hirugarren egunean [[Piztuera|piztu]] egin zen hilen artetik. [[Maria Magdalena]] (Jesusen jarraitzailea) izan zen Jesus berpiztua ikusi zuen lehen pertsona, baina beste ikasle guztiek ere ikusi zuten. Piztuera lau ebanjelioetan kontatzen da, baina historia ez da berbera, eta detaile asko aldatu egiten dira batetik bestera.