Jesus Garai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Jesus Garai Vecino''' ([[Bilbo]], [[1930]]eko [[irailaren 10]]a - [[1995]]eko [[otsailaren 10]]a), [[Athletic|Bilboko Athletic Klubeko]] jokalaria izan zen.
 
Bilboko [[Santutxu]] auzoan jaioa, [[Begoñako errepublika|Begoñan]], [[1950]]. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta, Celta taldearen aurka 9-4 irabazi zuten, [[Jose Iraragorri|Jose iraragorri]] entrenatzailearekin. Guztira, hamar denboraldi egin zituen taldean, [[1950]]etik [[1960]]. urtera bitarte.eta 293 partida jokatu zituen Athleticen. 1956ko liga irabazi zuen, eta hiru aldiz kopako txapelketa (1955, 1956 eta 1958).
 
Garai hartan ohiko jokalariak hauek izaten ziren: [[Carmelo Cedrun|Carmelo]], [[Jose Maria Orue|Orue]], '''Garai''', [[Canito]], [[Mauri Ugartemendia|Mauri]], [[Jose Maria Maguregi|Maguregi]], [[Jose Luis Artetxe|Artetxe]], Markaida, Uribe, [[Eneko Arieta|Arieta]] eta [[Piru Gainza|Gainza]] (kapitaina).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=jesús garay vecino - La enciclopedia del Athletic Club de Bilbao en miathletic.com|hizkuntza=es-ES|url=https://www.miathletic.com/wiki/jes%C3%BAs_garay_vecino|sartze-data=2017-12-26}}</ref>
 
1958an Madrilen jokatu zuten Kopa txapelketaren finala oso partida berezia izan zen, [[Real Madril|Real Madril-i]] bere zelaia den [[Santiago Bernabéu estadioa|Santiago Bernabeu]] estadioan bertan irabazi baitzioten. Kontuan hartu behar da urte hartan Real Madril Europako txapelduna izan zela eta [[Di Stefano]] jokalari bikaina zeukatela.
 
[[1960]]. urtean [[Bartzelona Futbol Kluba|Bartzelona futbol taldeak]] fitxatu zuen sei milioi [[espainiar pezeta|pezetaren]] truke. Historian zehar Athleticek saldu zuen lehenengo jokalari garrantzitsua izan zen. Dirutza horri esker, ipar aldeko tribuna berria eraiki ahal izan zuen Athleticek hurrengo urtean. Kontu bitxia izan zen tribuna berri hori inauguratu zen egunean Athleticek Bartzelonaren kontra jokatu zuela, eta '''Garaik''' [[San Mames|San Mamesen]]en bisitari moduan jokatzen zuen lehenengo aldia zela, hain zuen ere. Miserikordiaren aldetik dagoen tribuna hura ''Garai tribuna'' moduan ere ezaguna izan zen urte askotan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ranedo, Carlos. (1978-|abizena=)|urtea=|izenburua=El mejor equipo del mundo : historias del Athletic Club|argitaletxea=Ediciones El Gallo de Oro|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|data=2017|url=https://www.worldcat.org/oclc/1012395712|edizioa=1. ed. en El Gallo de Oro|isbn=9788416575251}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|izenburua=San Mames beti eta betiko|argitaletxea=Ttarttalo|data=2013|url=https://www.worldcat.org/oclc/920298672|isbn=9788498434699}}</ref>
 
Bartzelonan bost denboralditan jokatu zuen, eta gero beste bat Malagan.
 
Espainiar selekzioarekin 29 aldiz jokatu zuen, horietako batzuk [[Txile|Txileko]]ko munduko txapelketan1962an.
 
Jokalaria izateari utzita, Lezamako Eskolan aritu izan zen hainbat urtez entrenatzaile eta teknikari moduan geroago.
27. lerroa:
== Erreferentziak ==
<references />{{bizialdia|1930eko|1995eko|Garai, Jesus}}
 
[[Kategoria:Bizkaiko gizon futbolariak]]
[[Kategoria:Athleticeko futbolariak]]