«Jerusalemgo setioa (1099)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(«Fatimid_flag.svg» fitxategiaren ordez «Rectangular_green_flag.svg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: incorrect name: Green is a Shi'ite colour, but the Fatimids used white).)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| gudulari2 =[[Fitxategi:Rectangular green flag.svg|22px]] [[Fatimitar Kaliferria]]
| gudulari3 =
| komandante1 =[[FileFitxategi:Armoiries de Jérusalem.svg|18px]] [[Godofredo Bouillongoa]]
[[ImageFitxategi:Blason Languedoc.svg|18px]] [[Raimundo IV.a Tolosakoa]]
[[FileFitxategi:Blason duche fr Normandie.svg|18px]] [[Roberto II.a Normandiakoa]]
[[FileFitxategi:Blason Nord-Pas-De-Calais.svg|18px]] [[Roberto II.a Flandriakoa]]
[[FileFitxategi:Blason Courtenay.svg|18px]] [[Eustakio III.a Boloniakoa]]
[[FileFitxategi:Coat of Arms of the House of Hauteville (according to Agostino Inveges).svg|18px]] [[Tankredo Galileakoa]]
[[FileFitxategi:Blason du Béarn.svg|18px]] [[Gaston IV.a Bearnokoa]]
| komandante2 = [[ImageFitxategi:Fatimid Flag.png|18px]] [[Iftikhar al-Dawla|Iftikhar ad-Dawla]]
| komandante3 =
| indarra1 =1.200-1.300 zaldun
11.000-12.000 infnate
<ref name=HAS>{{erreferentzia|izenburua=Siegecraft - No Fortress Impregnable |izena=Harold A. |abizena=Skaarup |urtea=2003 |lekua=Lincoln}}</ref><ref name=AXM>{{erreferentzia|izenburua=Conflict and Conquest in the Islamic World |izena=Alexander |abizena=Mikaberidze |urtea=2011 |lekua=Santa Barbara}}</ref><ref name=EFE>{{erreferentzia|izenburua=Sieges: a comparative study |izena=Bruce |abizena=Watson |urtea=1993 |lekua=Westport}}</ref>
'''Jerusalemgo setioa''' 1099ko ekainaren 7tik uztailaren 15era gertatu zen, [[Lehenengo Gurutzada]]n zehar. Lehenengo Gurutzadaren klimaxa izan zen, izan ere, gurutzatuek bere helburuak bete zituzten: fatimitarren eskuetatik [[Jerusalem]] hartu zuten eta [[Jerusalemgo Erresuma]] ezarri zuten.

== Aurrekariak ==
1098ko ekainean [[Antiokiako setioa]] burutu ondoren, gurutzatuek urtebete eman zuten eskualdean. [[Ademaro Monteilgoa]] [[legatu apostoliko]]a hil zen eta [[Bohemundo I.a Antiokiakoa|Bohemundo Tarantokoak]] [[Antiokia|hiriaren]] jabetza aldarrikatu zuen. [[Balduino I.a Jerusalemgoa|Balduino Boloniakoa]] 1098an konkistaturiko [[Edesa]]n gertatu zen. Buruzagiek gogor eztabaidatu zuten hurrengo pausua: [[Raimundo IV.a Tolosakoa|Raimundo Tolosakoak]], sumindurik, Antiokia utzi eta [[Maarrat al-Numan]] hartu zuen, [[Maarateko setioa|setio ospetsu baten]] ostean. Urtearen amaierako, maila baxuko zaldunek eta infanteek [[Jerusalem]]erantz noblerik gabe abiatzeko mehatxuak egin zuten. Gauzak horrela, 1099ko urtarrilaren 13an, Raimundok [[Mediterraneo]]ko kostaldetik ekin zion bideari, [[Roberto II.a Normandiakoa]] eta Bohemundoren iloba zen [[Tankredo Galileakoa]]rekin batera.

Bidean, gurutzatuek [[Arqa]] setiatu zuten baina ezin zuten hartu eta maiatzaren 13an hegoalderantz jo zuten. Fatimitarrak bakea egitea saiatu ziren, gurutzatuek Jerusalemerantz joan ez zitezen baina hauek proposamenari uko egin zioten; [[Iftikhar ad-Daula]] Jerusalemgo fatimitar gobernadoreak gurutzatuen nahiak ezagutzen zituen eta kristauak hiritik egotzi zituen.<ref>{{erreferentzia|izena=Thomas F.|abizena= Madden |izenburua= The New Concise History of the Crusades at 33 |argitaletxea= Rowman & Littlefield Pub., Inc.|urtea= 2005}}</ref> Ondorengo hiriek ez zituzten gurutzatuak aurre egin.

== Setioa ==
Ekainaren 7an, gurutzatuak Jerusalemera ailegatu ziren. Fatimitarrak urtebete baino ez ziren hiriaren jabeak, aurretik [[seljuk]]en eskuetan baitzegoen. Gurutzatu askok negar egin zuten hiria ikustean. Antiokian egin zuten moduan, gurutzatuek hiria setiatzeari ekin zioten, nahiz eta inguru haietako ur eta janarien eskasia zela eta, setiatzaileen kalterako izan zen. Iftikhar ad-Daulak ondo prestatu zuen hiria setiorako. Gurutzadan parte hartu zuten 5.000 zaldunetatik 1.500 baino ez ziren geratzen; era berean, 30.000 infanteetatik 12.000 baino ez ziren Jerusalemeraino ailegatu.

Godofredok, Roberto Flandriakoak eta Roberto, Normandiak iparraldeko harresiak setiatu zituzten [[Daviden dorrea|Daviden dorreraino]]; Raimundok berriz, mendebaldeko harresiak eraso zituen Dabiden dorretik [[Sion (mendia)|Sion mendiraino]]. Ekainaren 13ko erasoa ez zen arrakastatsua izan: hornigairik gabe, laster konturatu ziren akatsaz. Handik gutxira, hornigaiak zituzten genoar [[galera]] bi [[Jaffa]]ko portuan sartu ziren.<ref>{{erreferentzia|izena=Jean |abizena= Richards |izenburua= The Crusades 1071–1291 |orrialdea= 65}}</ref> Gainera, gurutzatuek [[Samaria]]ko basoak ustiatu zituzten setiatzeko armak egiteko. Oraindik gabeziak zituzten eta ekainaren amaieran [[Egipto]]n fatimitar armada martxan zegoela jakin zuten.

== Azken erasoa ==
Gurutzatuen premia nagusia eskalak eta dorre mugikorra ziren hiriko harresiak eskalatzeko. Fatimitar garnizioak inguruko zuhaitz guztiak bota zituen eta gurutzatuek Samariaraino joan ziren zuraren bila. 400 zurezko piezak topatu zituzten, bi dorre, [[ahari-buru]] bat eta zenbait [[katapulta]] eraikitzeko beste. [[Guglielmo Embriaco]]k zuzenduriko genoar itsasontziak ere laguntza handia izan ziren: gurutzatuek itsasontziak desmuntatu zituzten eta bere sokak ere erabili zituzten.<ref>{{erreferentzia|izena=Jonathan|abizena=Riley-Smith|orrialdea=34|izenburua=The Crusades|ISBN=0-300-04700-2}}</ref>

Uztailaren 14ko gauean, gurutzatuek bi aldibereko eraso egin zituzten: bata hegoaldetik eta bestea ipar-mendebaldetik. Musulmanek kristauek bazekiten dorre mugikor bat besterik ez zutela behar Jerusalem hartzeko. Lehenengoa geziz eta suaz gelditu zuten baina ipar-mendebaldekoa zutik zirauen. Godofredoren dorreak bi ordu eman zituen ipar-ekialdeko muturreko atetik hurbil zegoen puntu ahuleraino ailegatzeko. ''Gesta''ren arabera, [[Tournai]]ko flandriar zaldun bi, Lethaldo eta Engelberto izenekoak, hirian sartzeko lehenak izan ziren, Godofredo, Eustakio, Tankredo eta bere osteen aurrean. [[Lubanarro]]ak Raimundoren dorrea gelditu zuen baina, gurutzatuak hiriaren barnean zeudela jakinda, guardia musulmanek harresiak utzi zituzten.

== Sarraskia ==
Setiatutako hirietako biztanleen aurkako ankerkeriak egitea ohikoa zen Antzinaroko eta Erdi Aroko gerran. Gurutzatuek horrelakorik egin zuten [[Antiokiako setioa|Antiokian]] eta fatimitarrek Siziliako [[Taormina]]n, [[Rometta]]n eta [[Tiro]]n. Hala ere, sarraskia ohiko baino ankerragoa izan zen Jerusalemen.<ref>{{erreferentzia|abizena1=Bradbury|izena1=Jim|izenburua=The Medieval Siege|urtea=1992|argitaletxea=The Boydell|lekua=Woodbridge|isbn=0851153577|orrialdea=296}}</ref><ref>{{erreferentzia|abizena1=Montefiore|izena1=Simon Sebag|izenburua=Jerusalem : the Biography|urtea=2012|argitaletxea=Vintage Books|lekua=New York|isbn=0307280500|orrialdea=222|edizioa=1}}</ref><ref>{{erreferentzia|abizena1=Goldstein|izena1=Joshua S.|izenburua=Winning the War on War : the Decline of Armed Conflict Worldwide|urtea=2012|argitaletxea=Plume|lekua=New York|isbn=0452298598|url=https://books.google.com/books?id=xCDMdmercisC&pg=PT34 |hizkuntza=en}}</ref> Michael Hull historialariaren ustetan, sarraskia baino nahita egindako politika izan zen, “paganoen superstizioaren kutsadura” kentzeko asmotan ([[Fulkerio Chartreskoa]]ren esanetan) eta Jerusalem latindar kristau hiri bat bilakatzeko.<ref>{{erreferentzia|abizena=Hull |izena=Michael D. |data= 1999ko ekaina |izenburua=First Crusade: Siege of Jerusalem |aldizkaria=Military History |url=http://www.historynet.com/historical_conflicts/3028446.html?page=4&c=y |hizkuntza=en}}</ref>

== Ondorioak ==
Hiria hartu eta gero, [[Godofredo Bouillongoa]] ''Advocatus Sancti Sepulchri'' ("[[Hilobi Santuaren eliza|Hilobi SantuarenSantuarenren]]ren abokatu" edo "babesle") bilakatu zen eta, uztailaren 22an, errege tituluari uko egin zioen, Kristo arantza-koroa bat izan zuen hirian koroarik hartuko ez zuela esanez.<ref>{{erreferentzia|abizena1=Hamilton|izena1=Bernard|izenburua=The Latin Church in the Crusader States|urtea=1980|argitaletxea=Variorum Publications|orrialdea=12}}</ref> Raimundok titulurik ez hartzea erabaki zuen eta Godorfredok Daviden dorrea uztera ere konbentzitu zuen. Raimundo erromes joan zen eta, orduan, abuztuaren 1ean, Arnulfo Chocqueskoa lehenengo patriarka latino hautatu zuten (greziar patriarkaren haserrerako). Abuztuaren 5ean, Arnulfok, bizirik ziren biztanleak galdetu ondoren, [[Gurutze Santua]]ren erlikia topatu zuen.

Abuztuaren 12an, Gododofredok armada bat zuzendu eta, Gurutze Santua abangoardian izanik, fatimitar armada borrokatu zuen [[Axkelongo gudua]]n. Garaipenaren ondorioz, gurutzatu gehienek bere botoak bete zituztela uste zuten eta, ehunka batzuk baino ez, Europara itzuli ziren. Hala ere, bere garaipenari esker [[Jerusalemgo Erresuma]] gurutzatua ezarri zuten.