«Jean-Claude Duvalier»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[François Duvalier]]ren seme bakarra izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Haitiko Unibertsitatean. Hemeretzi urte zituela, François Duvalierrek, “Papá Doc” deituak, bere ondorengo izendatu zuen. Hala, aita hil zenean, [[1971]]ko apirilean, errepublikako lehendakaritza eskuratu zuen. Aitaren politika zorrotza izan bazen, Jean-Claude Duvalierrek nolabaiteko [[liberalizazio]]a saiatu zuen, teorikoa praktikoa baino gehiago eta Konstituzio berria onartu zuen. Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu zituen [[1984]]rako, baina ez zuen oposiziorik izan, hauteskundeak baino lehen Demokrazia Kristauko buruzagi nagusi [[Sylvio Claude]] espetxeratzeko agindu baitzuen, eta alderdiari hauteskundeetan parte hartzea debekatu baitzion. Hauteskundeak irabazi ondoko agintaldian zenbait atentatu pairatu zituen; [[1981]]ean zauritu egin zuten. [[1982]]an hura agintetik kentzeko saioa egin zen erbesteratu talde batek, Bernard Sansaricoren gidaritzapean, baina huts egin zuen.
 
[[1986]]ko hasieran, Haitiko barne-egoera gorabeheratsua larritu egin zen, eta urte hartako otsailaren 7an herrialdea uztera behartu zuten. [[Amerikako Estatu Batuak|Estatu Batuek]], [[Suitza]]k, [[Grezia]]k eta [[Espainia]]k, besteak beste, babes politikoa ukatu zioten, eta [[Frantzia]]k baizik ez zuen onartu, Haitiko egoerak okerrera egin ez zezan. Denboraldi bat hotel batean egin ondoren, [[Proventza]]ko herri batean jarri zen bizitzen, etxean atxilotuta.
 
[[1987]]ko maiatzaren 7an, [[Grasse]] hiriko auzitegian epaitu zuten, Port-au-Princeko gobernuak eta Haitiko lau enpresa nazionalek hala eskatuta, Haitiko herri diruetako 120 milioi dolar bere probetxurako erabili izanagatik. [[Mougins]] hirian (Frantzian) segurtasun neurri handiz inguratuta bizi zen 2011a arte, eta 2011ean, ezustean, itzuli zen Haitira.
{{commonskat}}
{{bizialdia|1951ko|2014ko|Duvalier, Jean Claude}}
 
[[Kategoria:Haitiko politikariak]]