Jartxa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gérôme - Harem Women Feeding Pigeons in a Courtyard.jpg|thumb|Jartxen egileak, batez ere, aristokraziako emakumezkoak izan omen ziren. (Irudiaren egilea: Jean-Léon Gérôme)]]'''Jarcha''' edo '''jartxa''' (arabieraz, خرجة jarŷa, "amaiera" edo "irteera") Hispania musulmanean sortutako herri-lirika mota bat da, [[moaxaja]] izeneko lirika lanen azken zatiari, erromantzez zegoen zatiari, deitzen zitzaion '''jarcha'''.
 
Erdi Aroan, X-XI. mendeetan dokumentatu dira. Garai hartako dialekto erromantze-arabiarrean sortu ziren, bere garaian andalusiar askok erabiltzen zuten hizkera.
 
Uste da poeta arabiarrek eta poeta judutarrek sortuak zirela, baina, batez ere, aristokraziako emakumezkoek sortu zituztela uste da. Iberiar penintsulan topatu diren erromantzez idatzitako poemarik zaharrenak dira '''jarcha'''k.