«Janin Lomme Tournaikoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(flandria)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[Fitxategi:Sepulcro sancho sanchez de oteiza pamplona.jpg|thumb|260px|Sancho Sánchez Oteizaren hilobia Iruñeko katedralean.]]
 
'''Janin Lomme Tournaikoa''', '''Janin de Lome''' edo '''Jehan de Lome''' ([[Viana]]n hil zen, [[1449]]ko [[urtarrilaren 1]]a)<ref>Egile Batzuk, ''La catedral de Pamplona, tomo II'', Torres de Elorz (Nafarroa), Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1994, 210.or. ISBN 84-87120-23-7.</ref> arkitekto eta eskultore nafar-flamenkoa izan zen. Nafarroara [[Valonia]]ko [[Tournai]]tik etorri zen. Dena dela, haren bizitzari buruzko informazioan hutsune handiak daude. Estiloaren aldetik [[eskultura gotiko]]aren amaierako garaian kokatu egin zaio.
 
== Biografia ==
[[1411]]an [[Karlos III.a Nafarroakoa]] eregearen zerbitzuan sartu zen. Erregeak ezagutu omen zuen egungo Frantziako [[Evreux]] aldean zituen jabetzak bisitatzen ari zenean. Nafarroako gortearen eskultore nagusia izendatu zuen eta lan-maisuaren kargua betetzen zuen. Horri esker bi eraikuntza garrantzitsuetan lan egin zuen: [[Erriberriko Errege Jauregia]]n non bereziki leiho zabalak zaindu zituen, eta [[Tafallako Jauregia]]n; azken eraikuntza honetan Frantziako lurralde desberdinetatik etorritako igeltsero eta langile zuzendu zituen: Johan de Lisla, Michel de Reyems, Aneqin de Sorça, Vicent Huyart, Collin de Rems, Johan de la Garnia eta Johan de Borgoyna. [[Viana]]n hil zen, [[1449]]ko [[urtarrilaren 1]]an.
 
== Obra ==
Estiloaren ikuspuntutik [[Borgoña]]ko eskolako [[Claus Sluter]]rekin konparatu zaio, bereziki hildakoei eskainitako eskulturetan bai kaputxadunen erabileragatik, oso errekurtso naturalista, baita ere erretratoetan norberaren ezaugarriak adierazteko kezkagatik.
 
Gurera heldu diren lan nagusiak hauek dira:
File:Sepulcro carlos iii 3 pamplona.jpg|Karlos III.a Nafarroakoaren eta bere emaztea Leonor Trastamarakoaren hilobiaren zehaztasuna.
File:Plorantes del sepulcro de Carlos III el Noble.JPG|Karlos III.a Nafarroakoaren hilobiko negartiak.
File:Catedral pamplona puerta san jose foto.jpg|San Jose atea, Iruñeko katedralean.
File:Mosén Francés de Villaespesa e Isabel de Uxuf. Sepulcro.jpg|[[Tuterako katedrala]]. Francisco de Villaespesa eta Isabel Uxue.
</gallery>
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}}:[http://www.euskomedia.org/aunamendi/89136 Auñamendi]
* {{es}}:[http://web.archive.org/web/http://www.artehistoria.jcyl.es/artesp/contextos/4179.htm Artehistoria]
* {{es}}:[http://www.catedraldepamplona.com Catedral de Pamplona]
* {{es}}:[https://books.google.es/books?id=iVkSCAAAQBAJ&pg=PP15&lpg=PP15&dq=Janin+Lomme+de+Tournai&source=bl&ots=0vmiYl-0kN&sig=wkz3h0f353pUJ0MBCdzFJ1-tRhE&hl=eu&sa=X&ved=0ahUKEwj7iemA9ZzTAhWGORQKHSJvDdQQ6AEIWzAN#v=onepage&q=Janin%20Lomme%20de%20Tournai&f=false Ernesto Ballesteros: ''Escultura del siglo XV'', ]
 
{{Bizialdia|XIV. mendeko|1449ko|Lomme, Janin}}