«Janet Jackson»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Janet Damita Jo Jackson''' ([[Gary (Indiana)|Gary]], [[Indiana]], [[AEB]], [[1966]]ko [[maiatzaren 16]]a - ) estatubatuar [[abeslari]], dantzari eta aktorea da. Zineman eta telebistan izandako paper garrantzitsuak direla eta zein bere musika arrakasten ondorioz ezaguna da. [[Forbes]]a ldizkariaren arabera espektakuluaren munduko emakume aberatsenen artean dago. [[Jackson familia]]ko txikiena, ''[[The Jacksons]]'' telebista saioan hasi zuen bere karrera, [[1976]]an. Ondoren beste hainbat telesail arrakastatsutan agertu zen, ''[[Good Times]]'' edo ''[[Fame]]'' gisa.
 
[[1982]]tik aurrera [[A&M Records]]ekin kontratua sinatu zuen, [[R&B]] eta [[pop]] musikaren ikono bilakatuz. [[1991]]an [[Virgin Records]]ekin bi kontratu handi sinatu zituen, industriako artista ordainduenen artean sartuz. Bere lehen albuma konpainia horrekin ''[[janet.]]'' (1993) izan zen, ''[[sex symbol]]'' irudi publikoa eskainiz, bere lanean sexualitatea sartuz. Urte horretan bertan bere lehen filma grabatu zuen: ''[[Poetic Justice]]''. Hortik aurrera aktore lana abeslari lanarekin uztartu zuen. [[1990ko hamarkada]]ko bigarren emakume abeslaririk arrakastatsuena izendatu zutn.
 
120 milioi diska saldu ditu. [[RIAA]]ren arabera Ameriketako Estatu Batuetako historian diska gehien saldu dituen hamaikagarren emakume abeslaria da, 26 milioi diskarekin. 2008an [[Billboard]] aldizkariak 100 artista garrantzitsuenen zerrenda egin zuen eta Janet 7. postuan jarri zuten. 2010ean, aldizkari berak, 50 R&B artista garrantzitsuenen zerrenda egin zuen eta 5. postuan jarri zuen.
 
{{bizialdia|1966ko||Jackson, Janet}}
 
[[Kategoria:Indianarrak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak]]