Jan van Eyck: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.86.166.60 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ernestobanpiroa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Fitxategi:Portrait of a Man by Jan van Eyck-small.jpg|260px|thumbnailthumb|ezkerrera|<small>Jan van Eycken ustezko burupotreta, [[1433]], [[National Gallery]], [[Londres]]</small>]]
 
Zenbait hipotesiren arabera, Jan van Eyck 1390ean jaio zen, [[Maaseik]]en edo [[Maastricht]]en. Gaztaroan [[Haga]]n bizi izan zen, [[Joan III.a Bavariakoa]]ren gortean. [[1425]]ean, [[Filipe Onbera]]k, [[Borgoinako dukerria|Borgoinako dukeak]], zerbitzari izendatu zuen eta, [[1428]]an, haren aginduz, [[Portugal]]a joan zen Filiperen emaztegaia Elisabet printzesaren erretratua egitera. Bidaia hartatik itzuli zenean, [[Brujas]]en hartu zuen bizitokia.
 
Ospe handiko pintorea izan zen, [[1432]]an ''[[Bildots mistikoa]]'' maisu lana margotu ondoren batez ere. Van Eycken margolana Flandesko pintura berriaren aitzindaritzat hartzen da, [[Herbehereak (eskualde historikoa)|Herbehereetako]] tradizio gotikotik erabat aldenduta. Hiri eta herri ikuspegiak naturalismo handiaz margotu zituen, trebetasun handia erakutsi zuen etxe barruetako perspektiba moldatzean, eta xehetasun handiaz pintatu zituen etxeko gauzak, [[bitxi]]ak eta [[altzari]]ak. [[Miniatura|Miniaturista]] trebea eta erretratugile bikaina izan zen bestalde. Denbora luzean uste izan da Van Eyck anaiek asmatu zituztela [[olio pintura]]k, baina egin zutena pintura horiek erabiltzeko teknika hobetzea izan zen. Bai teknika aldetik, bai argi jokoen zein naturalismoaren aldetik, eragin handia izan zuen Flandesko artean eta, oro har, Europakoan.
 
== Lanak ==
''[[Bildots mistikoa]]'' (1432, San Bavo katedrala, [[Gante]]) Jan van Eycken lan handienetako bat izateaz gainera, XV. mendeko flandriar pinturako lan nagusia izan zen. Erretaula horrek hainbat berezitasun ditu, besteak beste, neurria (3,50 x 4,61 m zabalik), eskola hartako ezaugarri nagusia neurri txikiko lanak egitea baitzen. Horrez gainera, berezia du egitura: poliptiko bat da, 20 oholez osatua, eta horietako zortzi (ertzetakoak) bi aldeetatik daude margotuta. Azkenik, aipatzekoa du ikonografia, konplexua baina oso argia, teologian jantzia zen margolari batek osatua inondik ere.
 
[[Fitxategi:Eyck madonna rolin.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|<small>''Rolin kantzilerraren Amabirjina'', [[1435]], [[Louvre museoa]], [[Paris]]</small>]]
Deboziozko lanen artean aipatzekoak ditu ''Rolin kantzilerraren Amabirjina'' (1435, [[Louvre Museoa]], [[Paris]]) eta ''[[Van der Paele kalonjearen Amabirjina]]'' (1436, Groeningemuseum, [[Brujas]]). Bietan agertzen dira lan horien enkargua eman ziotenen erretratuak, errezatzen biak. Lehenengo lan horretan jarraitasun perfektuan batzen dira batetik kanpoaldea, alegia, lorategia, hiria, ibaia eta landa, eta bestetik jauregiaren barrualdea eta pertsonaiak. Bestalde, aipatzekoa da deboziozko bi lan horietan nolako maisutasunez jartzen dituen protagonista gizatiarrak eta zerutiarrak maila berean, baina irudiei heren garrantzia kendu gabe.
 
28. lerroa:
 
[[Fitxategi:Van Eyck - Arnolfini Portrait.jpg|thumb|220px|<small>''[[Arnolfini senar-emazteen erretratua]]'', [[1434]], [[National Gallery]], [[Londres]]</small>]]
''[[Arnolfini senar-emazteen erretratua]]'' (1434, National Gallery, Londres) Jan van Eyckeren lan handienetakotzat hartzen da. Ez zen mende bat pasa arte Europako iparraldean gorputz osoko mota horretako erretraturik berriz egin. Giovanni Arnolfini, Brujasen bizi izan zen merkataria, eta haren emazte Giovanna Cenami, merkatari baten alaba, dira margolan horretako pertsonaiak. Ezkontzaren ziurtagiria-edo dela esan daiteke: Arnolfinik emazteari eskutik heltzen dio ezkon zina egiteko keinuaz eta [[besaurre]]a jasorik duela (''fides levata''); keinu hori nabarmen gelditzen da, konposizioaren simetria oso zorrotza baita.
 
Hainbat osagaik erakusten dute ospakizun hori sakratua dela: [[kandela]] pizturik dago, egun argiz izanik, Arnolfini oinutsik dago, eta emaztea ere hala dagoela dirudi, atzealdean ikusten baitira haren zapata gorriak. Sinadura, bestalde, oso berezia da, dagoen lekuagatik eta baita erredakzioagatik ere: ''Johannes de Eyck fuit hic 1434''. Alegia, lekukoaren agiri idatzia da. Sinaduraren azpian, ispilu biribil ganbil bat dago, irudiaren atzealdea zehaztasun handiz erakusten duena; ispiluan bi lagun ikusten dira logelako atean jarrita, eta haietako bat margolaria bera da, zalantzarik gabe. Beste zenbait osagaik ere gai nagusiaren esanahia indartzen dute: zakurra, fideltasunaren ikurra; [[Margarita Antiokiakoa|Santa Margarita Antiokiakoaren]] estatua, emankortasunaren babesle; ispilua eta ondoko [[arrosario]]a, Andre Mariaren araztasunaren ikur, etab.
45. lerroa:
 
{{bizialdia|1390eko|1441eko|Van Eyck, Jan}}
 
[[Kategoria:Jan van Eyck|*]]
[[Kategoria:Flandesko diplomazialariak]]