«James Brooks (margolaria)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''James Brooks''' ([[Saint Louis (Missouri)|St Louis]], [[Missouri]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], [[1906]]ko [[urriaren 18]]a - [[Brookhaven (New York)|Brookhaven]], [[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], [[1992]]ko [[martxoaren 9]]a) [[estatubatuar]] margolaria izan zen.
 
== Biografia ==
Aita saltzailea zuen, eta Jamesen gaztaroan, familia hara-hona ibili zen aitaren bidaiak zirela eta; horrela, [[Oklahoma]], [[Colorado]] eta [[Texas]]en bizi izan zen, 1911tik 1922ra bitartean. Hegoaldeko Unibertsitate Metodistan egin zituen arteko ikasketak, eta Dallasko Arte Institutuan ikasi zuen, harik eta 1926an [[New York]]era aldatu zen arte. Han, gauez osatu zituen bere ikasketak, Arteko Ikasleen Elkartean eta bere estudioan. Garai hartako obretan gai sozialak agertu zituen, eta kezka berezia erakutsi zuen 30eko hamarraldiko Ameriketako arkitekturaren gainbeherarekin eta dekadentziarekin.
 
Lehenengo lanekin hasi zen ospea irabazten; WPAren Arte Egitasmo Federalean lanean jardun zuen, sei urtetan egindako [[mural]]ekin; aipagarriak ditu [[New Jersey]]ko posta-bulegorako murala, [[Long Island]]eko liburutegi batekoa eta New Yorkeko Nazioarteko Itsas Portuaren eraikinerako bi urte eta erdiko proiektu bat. Gudarostean denboraldi bat igaro ondoren, New Yorkera itzuli zen, eta [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]] pintoreak ezagutu zituen han.
 
[[Pablo Picasso|Picassoren]] eta [[Georges Braque]]ren [[kubismo]]aren eraginpean lan egin zuen, eta haien eraginez hasi zen "berriro pintatzen nola ikasi" asmatzen. [[Errealismo]]aren bidea utzi, eta [[abstrakzio]]an murgilduz joan zen pixkanaka. 1949an egin zuen bakarkako lehen erakusketa, eta hurrengo urteetan zehar, bere arteak [[espresionismo abstraktu]]aren anbiguotasun aberatsaren maisutasuna iritsi zuen.
 
Brooks sarritan izan da [[subkontziente]]aren olerkaritzat hartua, eta eragin handia izan du espresionismo abstraktuaren bilakaeran; bere karreran zehar, adierazkortasun handiko lanak egin zituen eta bere bilakaeran aldaketarako eta egokitzapenerako trebetasun aparta erakutsi zuen, bere artearen definizio berriak etengabe emanez.
 
{{bizialdia|1906ko|1992ko|Brooks, James}}
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako margolariak]]