Jaiak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Errebonbilloak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
97. lerroa:
Jai erlijiosoak herri txikietan eta adin nagusiko herritarren artean atxiki dira bereziki; hirian osagai erlijiosoa (mezak eta prozesioak bereziki) [[usadio|tradiziozko]] oinarria atxikitzeko soilik gorde da, instituzioek sustatuta gehienbat, hirietako jaiek gaur duten izaera masibotik urrun. [[Nafarroa]] salbuespena da: han [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoak]] duen presentzia handia dela eta, lurralde horretan badira oraindik ere izaera erlijioso nabarmena duten jai eta ospakizunak, hala nola [[penitentzia]] giroan ospatzen diren [[Irunberri]], [[Orreaga]], [[Uxue]] eta [[Muskilda]]ko [[erromeria]]k eta bereziki [[Xabierraldi]]a, milaka lagun biltzen dituena [[Xabierko gaztelua|Xabierko gaztelurako]] [[erromesaldi]]an.
 
Historian izaera erlijiosoa izan arren, hori galdu eta birziklatu diren jaietan [[Eguberria]]k eta [[Donibane jaia]] daude, besteak beste. Eguberrietan [[Jesus Nazaretekoa]]ren jaiotza ospatzen da, baina egun [[familia]] giroan ospatzen diren jai horiek ugaritasunaren ospakizunetan murgildu dira; hasiera batean izaera [[paganismo|pagano]] izan zuena eta gero Eliza Katolikoak [[Joan Bataiatzailea|San Joan Bataiatzailearen]] omenez bereganatu zuena, erritual paganoak ezabatu gabe; egun izaera erlijiosotik izena bakarrik geratzen da eta elementu naturalak eta paganoak soilik atxiki dira. Garai bateko erromeriek ere, kasu gehienetan, izaera erlijiosoa galdu eta tokiko identitatearen eta naturaren ospakizun moduan hartzen dira, hiritik urrun gizakia jatorriko espazioan integratu nahian.<ref name=erlijiohomobono/> [[Pazkoa|Pazko Igandean]], bere aldetik, [[Aberri Eguna]] ospatzen da. Izaera erlijioso nabarmena atxiki duten beste kristau jaiak [[Mendekoste]], [[Corpus Christi]] eta [[Santu Guztien Eguna]] izeneko jaiak dira.
 
Jai erlijioso kolektiboez gainera, ohikoak dira betiere, bereziki beste erlijioen aldean nagusi den Eliza Katolikoaren jarraitzaileen artean, jai erlijioso familiarrak, hala nola [[eztei]]ak, [[bataio]]ak, [[lehenengo jaunartze|lehen jaunartzeak]] eta antzekoak, horiek ere azken urteetan beherakada handia izan duten arren. Nolanahi ere, liturgia katolikoan jai giroko ekitaldiak dira jarraipen zabalena dutena, meza eta antzeko kultu motek askoz ere beherakada handiagoa izan baitute. Jai familiar horiek [[oturuntza]] baten inguruan eta oparien artean ospatu ohi dira.<ref>{{es}} [http://www.tiempodehoy.com/espana/la-iglesia-pierde-fuelle La Iglesia pierde fuelle], ''www.tiempodehoy.com'', 2006-06-19.</ref> Azkenik, ezin da aipatu gabe utzi kristau tradiziotik datorren asteko jai-eguna, [[igande]]a alegia, gehiengo baten atseden-eguna izateaz gainera egun beste jai askotako eguna ere badena.