Jacques Bénigne Bossuet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Bere jaioterriko [[jesusen Konpainia|jesuitetan]] lehen ikasketak egin ondoren, Parisa aldatu zen. 1652an apaiz eginik, [[Metz]]en egon zen 1658 arte. Berriro Parisa itzulirik (1659), predikuak egiteari lotu zitzaion bete-betean, San [[Bizente Paulekoa]]ren aholkuz. 1662an [[Garizuma]]ko [[prediku]]ak egin zituen erregearen eta gortearen aurrean. Ildo beretik, handiki batzuen ohoretan eginiko hileta-predikuek ospe handia ekarri zioten.
 
[[Condom (Gers)|CondomCondomeko]]eko apezpikua zela (1659), erregegaiaren irakasle izendatu zuten, eta 1670etik 1680ra eginbide hori bete zuen. Haren ikaslearentzat egindako obra aipagarriak dira ''Discours sur l´histoire universelle'' (1681) eta ''Politique tirée des propres paroles de l´Ecriture Sainte'' (bukatu gabea eta 1709an argitaratua).
 
Gero, 1681ean, [[Meaux]]eko apezpiku izendatu zuten. [[Erreforma protestantea|Protestanteen]] aurkako borroka teologikoari ekin zion: ''Histoire des variations des églises protestantes'' (1881), ''Advertissements aux protestants'' (1689-1691). Gero, [[kietismo]]aren eztabaidan esku hartu zuen, Fénelonen aurka: ''Relation sur le quiétisme'' (1698). Antzerkiaren etsai agertu zen: ''Maximes et réflexions sur la comédie'' (1694). Bizitzaren azken aldi horretan hizlari sakratu gisa jardun zuen berriro, hileta-prediku gehiago eginez. Moralista, teologo eta politiko gisa ortodoxiari atxikia, ''Biblia'' eta ''Apokalipsi''ko ikuskariz beteriko predikuetan pasarteen erritmoak, hiztegiaren joritasunak eta irudien lirismoak ahalmen poetiko berezia damaiote bere jardunari.
15. lerroa:
 
{{bizialdia|1627ko|1704ko|Bossuet, Jacques Benigne}}
 
[[Kategoria:Dijondarrak]]
[[Kategoria:Gizon historialariak]]