Jacopo Sansovino: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
== Bizitza ==
[[Andrea Sansovino]]ren ikaslea izan zen, eta harenganako esker onez hartu zuen maisuaren izena. [[1506]]. urtean [[Erroma]]n hartu zuen bizilekua, eta [[Rafael]]ekin batera lan egin zuen (''Baco'', 1511-1514). [[Michelangelo]]ren ereduei jarraituz Santa Maria di Monserrato elizako ''Santiago'' eskultura egin zuen. [[1519]]an [[San Giovanni dei Fiorentini]] elizarako lehiaketa irabazi zuen; hala ere, baztertu egin zioten oin zentraleko eredua.
[[fileFitxategi:Frari (Venice) Chapel Corner - Statue of St. John the Baptist by Jacopo Sansovino.jpg|thumb|leftezkerrera|San Joan Bataiatzailea Jacopo Sansovino]]
[[1527]]an, [[Sacco di Roma|Erromako harpilatzeaharpilatzearen]]ren ondoren, [[Venezia]]ra joan zen. Erroman ikasitako erromatar ereduko arkitektura klasikoa eraman zuen hara. Hiri hartako lehen udal arkitekto bihurtu zen, eta [[1529]]an hiriko obra guztietako arduradun nagusi egin zuten. Hiri hartako lehenengo lau lanak hauek izan ziren: San Marko Eskola Nagusiko aldare nagusia (1533 aldean), Miserikordiako Eskola berria (1532tik aurrera), San Francesco della Vigna eliza (1534tik aurrera) eta Corner Jauregia San Maurizion (1533tik aurrera).
 
Jacopo Sansovinoren bidez sartu zen Venezian, lehenengo aldiz, erromatar klasizismoaren arkitektura sintaxia, ordu arte bertako tradizioarekin zituzten konpromezuak gaindituaz. Veneziak hirigunea berritzea erabaki zuenean ([[San Marko plaza]]), Sansovinok koordinatu zuen hiriaren bihotzaren egitura herria. [[1537]]tik aurrera berari agindu zitzaizkion hiriguneko eraikin nagusiak: San Marko liburutegia (1536-1554), Monedaren etxea eta kanpandorreko logia txikia (''Loggetta del campanile'', 1537-1540); eta horrez gainera, berak zehaztu zituen eraikin berrietarako irizpideak. San Marko plaza berrian orekan jarri zituen Sansovinik eraikin berrietan nagusi zen hizkuntza klasizista, batetik, eta, bestetik, [[Erdi Aro]]ko eta [[Quattrocento]]ko eraikinak (San Marko, kanpandorrea, erlojuaren dorrea). Eskulturagile bikaina izan zen aldi berean: Campanileko estatuak, San Marko basilikako koruko ''Ebanjelistak'' eta sakristiako atea.
[[Kategoria:Italiako eskultoreak]]
[[Kategoria:Italiako margolariak]]
[[Kategoria:Italiako pizkundetar arkitektoak‎arkitektoak]]
[[Kategoria:Pizkundeko eskultoreak]]
[[Kategoria:Florentziarrak]]