Ireki menu nagusia

Aldaketak

10 bytes added ,  Duela 9 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
{{Alderdi politiko infotaula
| izena = Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista <br /> (JONS) <br /> <small>Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeak</small>
| ikurra = [[FileFitxategi:Emblema_del_nacionalsindicalismo.png|200px]]
| kolore = blue
| presidentea =
'''Ofentsiba Nazional-Sindikalisten Batzordeak''' (jatorriz {{lang-es|Junta Ofensiva Nacional-Sindicalista}}, laburtuta '''JONS''') espainiar talde faxista txiki baina bortitza izan zen, [[Onésimo Redondo]]k eta [[Ramiro Ledesma Ramos|Ramiro Ledesma]]<nowiki/>k 1931ko urrian sortua. Uztarria eta geziak ziren haien ikurra.<ref name="Preston, Paul. 2013, 533. or">Preston, Paul. 2013, 533. or.</ref><ref name="Preston, Paul. 2013, 45. or">Preston, Paul. 2013, 45. or.</ref> 1934ko otsailean, ahuleziak jota, JONSek [[José Antonio Primo de Rivera]] aristokratikoaren [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|Falangerekin bat egitea]] erabaki zuten.<ref name="Preston, Paul. 2013, 62. or">Preston, Paul. 2013, 62. or.</ref>
 
== Sorrera ==
1931ko abuztuan, Onésimo Redondok Juntas Castellanas de Actuación Hispánica sortu zuen, [[Valladolid]]<nowiki/>en oinarritua. [[Gaztela Zaharra|Gaztela Zaharreko]] balioak, indarkeria eta gizarte justizia aldarrikatzen zituen talde txikia zen, baina, indarkeria zurrunbilo batean sartu arren, ahula zen. [[Ramiro Ledesma Ramos|Ramiro Ledesma]]<nowiki/>ren La Conquista del Estado talde faxistari erreparatu zion orduan eta, 1931ko urrian, Madrilen eta [[Zaragoza]]<nowiki/>n Ledesmarekin hainbat aldiz bilduta, bi taldeek bat egin zuten. 1931ko azaroaren 31n aurkeztu zutenean, [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]]<nowiki/>ren kolore gorri-beltzak hartu zituen haren banderan, eta [[Errege-erregina Katolikoak|Errege Katolikoen]] uztarri eta geziak.<ref name="Preston, Paul. 2013, 44-45. or">Preston, Paul. 2013, 44-45. or.</ref>
 
 
== Ideiak ==
Talde antidemokratiko, inperialista zen, [[Gibraltar]], [[Maroko]] eta [[Aljeria]] Espainiarentzat aldarrikatzen zituena, baita "alderdi anti-nazional, marxisten suntsipena" ere.<ref name="Preston, Paul. 2013, 44-45. or" /> Horretarako, miliziak sortu behar zituzten, "indarkeria gorriari indarkeria nazionalistaz eraso egiteko". Ledesma Ramosek zioenez, zilegi zen indarkeria eta beharrezkoa zen italiar ''Squadristi Fascisti''en moduko miliziak sortzea, altxamendua prestatu eta estatu kolpea emateko.<ref name="Preston, Paul. 2013, 44-45. or" />
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|3}}
 
== Bibliografia ==
{{Liburu erref|hizkuntza=|izenburua=The Spanish Holocaust|urtea=2013|abizena=*Preston|izena=Paul|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=HarperPress|ISBN=978-0-00-638695-7}}