J. J. Johnson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''James Louis "J. J." Johnson''' ([[Indianapolis]] ([[AEB]]), [[1924]]ko [[urtarrilaren 22]]an – [[2001]]eko [[otsailaren 4]]a) estatubatuar [[jazz]] tronbonista, konpositore eta moldatzailea izan zen. [[Bebop|Bop]]-erantz jo zuen lehen tronbonista izan zen eta hor jarraitu zuen, [[swing]]-en ondorengo jazz-ean itzal handia izan zuelarik.
 
[[1940ko hamarkada]]n, [[jazz]] modernoan ospea lortu zuten lehenengotako musikaria izan zen, musika klasikoa eta jazz-a fusionatu zituelarik.
 
== Biografia ==
James Louis Johnson, J.J. Johnson, [[Indianapolis]]en jaio zen, [[AEB]]etan, [[1924]]ko [[urtarrilaren 22]]an.
 
Johnson Kai Winding tronbonistarekin batera aritu zen boskote batean, bira luzeak eta arrakasta handiko diskoak grabatuz. Bakarlari ere izan zen Johnson eta jazz grabazio klasiko askotan izan zen laguntzaile. ''Wee Dot'', ''Lament'' edo ''Enigma'' eredu dira ''jazz'' munduan.
 
[[1970]]ean [[piano]]a jotzeari utzi zion eta horrela jarraitu zuen hurrengo 17 urteetan, [[1980ko hamarkada]]n itzuli zen arte. [[1950eko hamarkada]]ren erdiaz geroztik, Johnson beti zen hautagai jazz munduan eta titulu ugari irabazi zuen: Down Beat aldizkariak antolatutako ''Trombonist of the Year'', adibidez. [[1995]]ean, Down Beat-en Hall of Fame-n kokatuko zuten.
 
[[1967]]tik [[1976]] arteko tarte horretan konposizioan aritu zen, hainbat filmentzako musika egin zuelarik: ''Scarface'', ''Sea of love''...<ref>https://elpais.com/diario/2001/02/07/agenda/981500403_850215.html</ref>
 
[[1988]]an, ''Quintergy'' edo ''Standards'' era grabatu zituen, zuzenean biak<ref>https://elpais.com/diario/2001/02/07/agenda/981500403_850215.html</ref>.
 
Johnson-ek 54 urtetako karrera burutu zuen, [[1942]]tik [[1996]]ra arte. [[2001]]ean, osasun arazoak medio, bere buruaz beste egin zuen, tiroz<ref>https://elpais.com/diario/2001/02/07/agenda/981500403_850215.html</ref>.
22. lerroa:
 
{{bizialdia|1924ko|2001eko|Johnson, J. J.}}
 
[[Kategoria:Indianapolistarrak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako jazz musikariak]]