Iñigo Cabacas Herri Harmaila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
}}
 
'''Iñigo Cabacas Herri Harmaila''' edo '''ICHH''' 2013. urtean sorturiko [[Athletic|atheticzale]] talde eta norbanako ezberdinez osatutako kolektiboa da.
 
Kolektibo honen sorreraren arrazoi nagusia [[San Mames]] estadioko azkeneko urteetako giroaren gainbehera suspertzea izan zen. Ondorio honetara iritsi ziren [[Athletic|athleticzaleathletic]]zale talde eta norbanako asko eta prozesu bateratzaile baten bidez Iñigo Cabacas Herri Harmaila kolektibo zabala eratu zuten. Kolektibo honen parte dira, besteak beste: [[Herri Norte Taldea|HNT]], Piratak, Euskal Lions, Zazpiak Bat, SanJo Buruz, Abertzale Sur zenaren kideak eta norbanako ugari.
 
Iñigo Cabacas Herri Harmailak [[San Mames (1913-2013)|San Mames mitikoaren]] giroa berreskuratu eta [[San Mames|San Mames berrira]] bideratzea du helburu, horretarako hainbat ekimen aurrera ateratzen du. Ekimen horien barruan sar litezke mosaiko ikusgarrien gauzatzea eta herri abestiak berreskuratzeko "San Mames kantari" dinamika, besteak beste.
 
Egun 800 kide baino gehiagoz osatuta dago, klubak (zuzendaritzak) eskainitako eserleku guztiak hain zuzen ere. Kopuru mugatu eta txiki horrek (53.000 zaleentzako edukiera du [[San Mames|San Mamesek]]ek) eztabaida eta gogoeta ugari piztu du [[San Mames|San Mameseko]]eko harmailetan, batez ere ICHH-k okupatutako eremuan. Izan ere, ICHH kolektiboan kide berriak sartzeko zerrenda luzea dago, egungo espazio mugatuak ezinezko egiten duena. Animazio harmailaren kopuru eta tamaina txikiak piztutako haserreari [[San Mames|San Mamesen]]en inoiz betetzen ez diren gehiegizko eserleku VIP (animaziora bideratutako eserlekuak baino askoz gehiago) egoteak piztutako gogoeta gehitu behar zaio. ICHH-k beti defendatu du animazioko eremua handiagotzea eta partiduro ia erabat hutsik geratzen diren eserleku VIP-ak murriztea.
 
Kolektibo honek 2012. urtean [[Athletic]] - [[FC Schalke 04]]-ren arteko Europako partidu baten ondoren [[Ertzaintza|Ertzaintzak]]k pilotakada batez eraildako [[Iñigo Cabacas|Iñigo Cabacas Lizeranzu]] gazte athleticzalearen omenez hartzen du bere izena.
 
ICHH-k bere burua [[Athletic|athleticzaleathletic]]zale, [[Abertzaletasun|abertzale]], [[Antifaxismo|antifaxista]] eta [[Euskaltzaletasun|euskaltzale]] gisa definitzen du.
 
Aldarri nagusien artean futbol herrikoiaren defentsa, animazioko eremua handiagotzea, abonoen izaera berreskuratzea, prezio herrikoiak ezartzea eta futbol modernoaren gaitzespena daude.