Iztaiko hernia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Iztondoko etena''' edo '''iztondoko hernia''' [[Iztai hodia]]<nowiki/>ren gune ahuletik irteten den barrunbe abdominalaren edukiaren protrusioa da.
 
Iztai hodia iztai mailan abdomen hormak zeharkatzen dituen pasabidea da. Horma horiek sakonetik azalerara, [[zeharkako faszia]] (fascia transversalis), [[abdomeneko zeharkako muskulua]], [[abdomeneko barneko muskulu laprana]] eta [[abdomeneko kanpoko muskulu laprana]]<nowiki/>ren [[Aponeurosi|aponeurosiaaponeurosi]]a<nowiki/>k dira.
 
Orokorrean, nerbioak, odol hodiak eta hodi linfatikoak igarotzen dira hodi horretatik. Gizonezkoetan, [[Barrabil|testikulu]]<nowiki/>en geruzaren jarraia den [[kordoi espermatikoa]] inguratzen du. Emakumezkoetan, berriz, [[Umetoki|utero]]<nowiki/>tik ezpain nagusietara doan [[lotailu biribila]]. Abdomen horma horrek berezko ahulgune batzuk ditu, hernia eragin dezaketenak. Presio indar handi bat eginez gero, hala nola, zama jasotzean eta haurdunaldian, gune ahul horietan hutsune bat sor daiteke, etenaren jatorria, hain zuzen. Horregatik, gune abdominaleko [[peritoneo]] eta abdomeneko organoak, herniaren eduki direnak, iztai hoditik irteten dira.
 
Hala ere, giza gorputzak hernia arriskua murrizten duten ezaugarriak garatu ditu: [[kremaster muskulua]] eta [[elkar muskulua]]<nowiki/>ren tendoiaren [[esfinter]] funtzioa eta iztai hodiaren bi zuloak edo eraztunak maila ezberdinetan egotea.
 
== Iztai eskualdeko anatomia ==
Emakumeetan, enbrioi garapenean [[gonada]]<nowiki/>k peritoneo barrunbera eusten dituen [[gubernakulum testis]]<nowiki/>a hazi egiten da uteroaren hiru lotailuak emanez: [[lotailu euslea]], [[Lotailu biribila|biribila]] eta [[Lotailu obarikoa|obarikoa]]. Emakumezkoen iztai hoditik lotailu biribila eta [[nerbio ilioinginala]] bakarrik igarotzen direnez, iztai hodi oso mehea garatzen da, hortik oso zaila delarik iztai hernia bat garatzea.
 
Gizonezkoetan, aldiz, gubernakulum testisa hazten ez denez, eta [[Umeki|fetua]]<nowiki/>ren hazkuntzaren ondorioz, gonadek abdomeneko peritoneoko atzeko hormatik jaisten dira iztai eskualdeko abdomeneko hormak zeharkatuz. Jaitsiera horretan peritoneoko egitura ezberdinak herrestan eramango dituzte, horien artean, peritoneoa, zeharkako faszia, zeharkako muskulua, barruko muskulu laprana eta kanpoko muskulu lapranaren zuntz aponeurotikoak. Peritoneotik testikuluen inguruko [[prozesu baginala]] eratorriko da. Beste egituretatik, berriz, kordoi espermatikoa. Azken horrek iztai hodia lapranki zeharkatu, hau da, sakoneko zulotik azaleko zulora, eta barrabilen kanpoko geruza ezberdinak emango ditu: zeharkako fasziatik [[barneko faszia espermatikoa]], zeharkako muskulutik eta barneko muskulu lapranaren fusiotik [[faszia kremasterikoa]] (erdiko faszia espermatikoa), eta kanpoko muskulu lapranaren aponeurositik [[kanpoko faszia espermatikoa]].
 
== Motak ==
Zeharkatuko duten gune ahularen arabera, mota desberdinetako herniak garatu daitezke.
 
=== Iztai hernia zuzena ===
Abdomen edukiak iztai hodiaren atzeko paretetik zeharkatzen du [[Hesselbachen triangelua]]. Hesselbachen triangelua zeharkako fasziaz bakarrik osatutako iztai hernia zuzenaren gune ahula da. Kanpoaldetik [[beheko arteria epigastrikoa]]<nowiki/>k, behekaldetik [[iztai lotailua]]<nowiki/>k eta alde medialetik [[abdomeneko muskulu zuzenaren leka]]<nowiki/>k mugatzen dute. Abdomeneko edukiaren presioaren ondorioz, pareta hori ahuldu eta tenkatu egiten da, eten bat osatuz eta bertatik abdomeneko edukia pasaraziz. Beraz, abdomeneko edukia Hesselbachen triangelua zeharkatu eta kordoi espermatikoaren kanpotik kokatzen da. Ez da azaleko zulotik pasatzen eta ez da oso ohikoa [[eskroto]]<nowiki/>ra iristea.
 
40 urtetik aurrera agertu ohi da, zeharkako faszia ahultzearen ondorioz. Horrez gain, iztai hernien %80 mota zuzenekoa da eta %55eko probabilitatea dago hernia zuzena bi aldeetan garatzeko.
 
=== Iztai hernia ez zuzena ===
Abdomen edukia iztai hodiaren sakoneko zulotik irteten da. Iztai hodiaren ibilbidea jarraitzen du, kordoi espermatikoarekin paralelo, kremaster muskuluaren zuntzen barnetik eskrotoraino iritsiz. Mota honetako hernia sakoneko zuloaren handipenari esleitzen zaio.
 
Iztai hernien %20 mota ez zuzenekoa da.
 
== Sintomak ==
Kasu gehienetan ez da sintomarik pairatzen. Hala ere, min edo ondoeza senti daiteke zutik jartzean, esfortzu bat egitean eta zamadun objektuak altxatzean.
 
Iztai herniaren agerpena honelakoa da:
* Pazienteak agerikoa den eta erraz uki daitekeen masa du iztai mailan.
* Komunera joatean mina senti dezake.
* Presioaren eraginez areagotu daitekeen mina jasan dezake herniaren aldean. Mina gizonezkoen eskroto eta emakumezkoen [[Baginaren ezpain nagusi|ezpain nagusi]]<nowiki/>eteraino irits daiteke.
[[Fitxategi:Inguinal hernia ultrasound 0530162900640 8M.gif|thumb|Ekografia ]]
Erraiak abdomenetik ateratzean bihurrituta gelditzean min handia eman dezake. Kasu askotan goragalea eta oka eragiten du. Egoera horiek kirurgia bidez konpontzen dira. Hala ez bada, abdomeneko organoen [[hantura]] gerta daiteke.
 
== Diagnostikoa ==
Iztai hodiaren diagnostikoa ikuskatze fisiko bidez egiten da. Ikuste hutsez ezin detekta daitekeen hernien kasuan, [[Valsalvaren metodoa]] erabiltzen da.
[[Fitxategi:Inguinal Hernia Patch.png|thumb|Kirurgia: sare sintetikoa ]]
[[Ekografia]] erabilgarri izan daiteke iztai hernia baten susmoa badago. Sabel tentso edo lodietan iztai hernia ez da oso erraz ikusten.
 
Haur mutilek iztai hernia ez zuzen kongenitoa paira dezakete. [[Pubis-hezur|Pubis]] gaineko hantura txiki moduan ager ohi da. Alabaina, [[hidrozelea]], eskrotoko likido metaketa, ezabatzea beharrezkoa da diagnosirako.
 
== Tratamendua ==
Kasu gehienetan kirurgia erabiltzen da. Ebakuntzari [[hernioplastia]] deritzo eta hernia sare sintetiko bat jartzean datza.
 
== Bibliografia ==
52. lerroa:
== Kanpo loturak ==
 
* [http://www.onmeda.es/enfermedades/hernia_inguinal-definicion-3325-2.html Hernia inguinal: definición] {{es}}
 
* [http://www.basesmedicina.cl/cirugia/16_6_hernias/16_6_hernias.pdf Hernias de la pared abdominal] {{es}}
 
[[Kategoria:Digestio aparatuaren gaixotasunak]]