Izaskun Arrue: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Biografia: argizaiola saria
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Arriben jaioa, Izaskun Arrue Donostian Magisteritza eta Erizaintza ikasi zuen. [[1960]]ean ezkondu eta Gasteizera joan zen bizitzera; han, San Prudentzio Arte eta Lanbide eskolan lanean aritu zen. [[1963]]an Gasteizko guraso talde bat, erbestean zegoen Andoni Karmelo Urrestarazu "[[Umandi]]"ren ikasleak izanak, euskal irakasle bat ari zen bilatzen haien seme-alabeei euskaraz irakasteko. Izaskun Arruek aukera onartu zuen eta aurretik Donostiara joan zen, han [[Karmele Esnal]]ekin metodologia ikasteko. Horrela, 1963ko abenduaren 4an hasi zen haur talde batekin lanean. Eskola bere etxe propioan sortu zuen, [[Zerkabarren kalea]]ko 9an, 4.solairuan. Horretarako, nahiz eta etxe txikia izan, ikasgela moduan gela handiena moldatu zuen. Lehenengo talde hura hamabi ume ingurukoa zen baina urtez urte taldea handitzen joan zen. Eskola berria, frankisten aurrean, [[Estibaliz]]ko santutegiaren babesa izan zuen, batez ere [[Ixidro Bastarrika]]ren laguntzaz. Baina haur taldea handia zen eta beste lokal bat behar zuen; orduan, Afrikan zebilen moja batek txalet txiki bat alokairuan eskaini zien. Horrela, [[1967|1967an,]] [[Estibaliz etorbide]]ra eraman zuten ikastola. [[1969]]an, legea zela eta, eskolari izen bat jarri behar izan zioten, ikastola hitza aipatu gabe,jakina. Izen berria Colegio Padre Raimundo Olabide izan zen, gaur egun Olabide ikastola bezala ezaguna. Dena dela, txalet hori ere txiki gelditu zitzaien eta beste txaletak hasi ziren hartzen. Sei urte egon zen han ikastola. [[1973]]an gurasoek Lasarteko eraikuntza sortu zuten. Baina ondoren euskararen batasunaren inguruko eztabaida sortu zen eta Izaskun Arrue proposamen berriarekin ados-ez eta irakaskuntza utzi zuen.
 
Ikastola utzi ondoren hamasei urtez erizain bezala aritu zen Izaskun Arruti Gasteizen, [[Abetxuku]] auzoko osasun-etxean, erretreta hartu arte.
11. lerroa:
Erretiroa hartu eta hainbat urteren buruan egindako lanaren ordaina hainbat sarirekin jaso zuen:
 
* [[2009]]: [[Durangoko Azoka#Argizaiola%20saridunak saridunak|Durangoko azokako Argizaiola saria]] jaso zuen, Euskal Herriko andereñoak ordezkatuz.
 
== Bibliografia ==
* [[Miel Anjel Elustondo]]: "Izaskun Arrueren heriotzan". ''[[Administrazioa Euskaraz]]'', 95.zenbakia, 2017ko urtarrilan, 6-8 or.
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/4486315/izaskun-arrue-hil-da-arabako-anderenoa/ Bere heriotzaren berria EITBn.]
* [http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/33%20ARRUE.pdf Izaskun Arrue (1927). Bidegileak bilduma]
* {{es}}: [http://www.eitb.eus/es/audios/detalle/817606/conversacion-catedral-izaskun-arrue-primera-andereno-alava/ Elkarrizketa Radio Vitorian.]
 
== Ikus, gainera ==
* [[Olabide ikastola]]
{{Argizaiola Saria}}{{bizialdia|1927ko|2016ko|Arrue, Izaskun}}
 
[[Kategoria:Euskararen sustatzaileak]]
[[Kategoria:Arabako irakasleak]]