Itzulpengintza automatikoaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Ikerketen aurrerapenak: barne lotura zuzenketa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
== Hasierako ikerketak ==
Lehendabiziko aurrerapen informatiko aipagarriak [[ENIAC]] ordenagailu ospetsuan egin ziren [[1946]]an. Ikerlari aitzindarien artean [[Warren Weaver]], Rockefeller Fundaziokoa, aipatu beharra dago. Bera izan zen diziplinaren berri eman zuena izan zitezkeen diziplina hori aplikatzeko metodo zientifikoak aurreratuz: teknika kriptografikoen erabilera, [[Claude Shannon|Shannonen]] teoremen aplikapena eta estatistikaren erabilgarritasuna, baita gizakion hizkuntzaren azpiko logika eta antza dituen ezaugarri unibertsalez profitatzeko aukera ere. Munduan gerra bat amaitzen ari zen, orduan maila zientifikoan mezu ezkutuak argitzeko metodo konputazionalen garapena sustatu zuen mundu gerra. Weaverrek esan omen zuen ''"errusieraz idatzitako artikulu bat ikusten dudanean neure buruari esaten diot, hori ingelesez idatzita dagoela, baina ikur berezien bidez kodeturik. Dekodetu dezagun oraintxe bertan!"'' (Barr eta Feigenbaum-ek aipatua, 1981). Zeresanik ez dago orduan oso arruntak zirela ordenagailuak eta programatzeko teknikak (tableroen kable multzoaren bidez makina lengoaian programatzen zen), eta hori zela kausa metodoak frogatzeko aukera errealak oso gutxi ziren.
 
== Ikerketen aurrerapenak ==
11. lerroa:
 
== 1970-1980ko hamarkadak ==
ALPAC txostenak erabat kaltetu zuen IA AEBetan, baina Kanada eta Europan ez zuen apenas eraginik izan. 1976an TAUM taldeko ikerlariek ("Traduction Automatique de l'Université de Montréal") "MÉTÉO" sistema aurkeztu zuten, metereologi parteak ingelesetik frantsesera itzultzen zituena. Historia egin duen sistema da aplikapena eta diseinuaren egokitasunagatik. Urte hartan bertan EB-k IAra jotzea erabaki zuen administrazio egoitza ezberdinetan zuten itzulpen eskaeren hazkunde itzelari aurre egiteko asmoz. Komisioak SYSTRAN garatu eta zituzten beharretara egokitzeko lizentziak erosi zituen. Geroxeago, Europan ikerketa sustatu eta itzulpenen kalitatea hobetzeko ideiarekin, Komisioak berak "EUROTRA" proiektu handizalea finantzatu zuen. Laurogeiko hamarkada osoa hartu zuen garai hura metodo sinbolikoen garapena eta sintaxi (ezaugarriak bateratzean oinarrituriko gramatikak) eta semantika mailako (predikatuen logikan oinarrituriko formalismoa) ikerketaren bizitasun handia izan zuen ezaugarri nagusi. Halere, teoria mailan eginiko aurrerapenak ez ziren emaitzetara ailegatzen.
 
== 1990eko hamarkada ==
Dudarik gabe 1991n EB-k agindu zuen Danzin txostenaren emaitzekin lotuta, Europan IArekin zerikusia zuten berri txar bi egon ziren. Instituzioei dagokionez, EB-k EUROTRArako finantzazioa bertan behera uztea erabaki zuen; enpresen aldetik, PHILIPS-ek ustekabean amaitutzat eman zuen adituen artean prestigiorik gehien zuen proiektuetako bat, "ROSETTA". Une horretan bertan Japonen aurreko urteetako inbertsio onen ostean aurrekontuen politika zuhurrago bat aplikatu zen. Beherakada orokorraren Testuinguru horretan itzulpen lagunduaren produktu mota bat azaldu zen merkatura, aurrekoen oso bestelako diseinua zuena. Itzulpen memorien kudeaketa programak ziren, hasiera batean IBM-k ("Translation Manager") eman zuen ezagutzera eta geroago publikora atera zituzten alemaniako TRADOS enpresek ("Translator´s Workbench") eta STAR ("TRANSIT"), eta Espainiako ATRIL ("DÉJÀ-VU"). Azpimarra daitekeen garai hartako beste alderdi bat Internet-aren garapena da itzulpenaren ikuspegitik lokalizatzearen ikuspegirako aldaketarekin batera.
 
== 2000ko hamarkada ==