«Itsasaldi»: berrikuspenen arteko aldeak

11 bytes added ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}}))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
[[Fitxategi:Mareelaflotteiledere.gif|righteskuinera|190px|frame|Itsasgora eta itsasbehera [[Ré uhartea|Re uharteko]] [[La Flotte]]ko portuan.]]
 
'''Itsasaldia''' edo '''marea''' [[ilargia]]ren eta [[eguzkia]]ren [[grabitazio|grabitatearen]] eraginez [[itsas maila]]ren gorabehera erritmikoa da<ref name="Harluxet">{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=marea|izenburua=Marea|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>. Itsas mailak txandaka iristen ditu maila goreneko unea (itsasgora edo goraldi deitua) eta maila gutxienekoa (itsasbehera edo beheraldi deitua); batetik besterako tartea sei ordu eta 15 minutukoa da. Fenomeno hau kostalde eta itsasadarretan da agerikoa.
 
Ur masen goranzko eta beheranzko leku aldaketak zenbait [[indar]]ren konbinazioz sortuak dira. Indar garrantzizkoena [[Ilargia]]k eta [[Eguzkia]]k [[hidrosfera]]n sortzen duten erakarpen indarra da; erakarpen indar horren ondorioz, hidrosfera, masa isurkaria denez, itxuraldatu egiten da. Ilargiaren eta Eguzkiaren leku aldaketek, hau da, Lurrarekiko duten posizio erlatiboan gertatzen diren aldaketek, hidrosferaren itxura aldaketen intentsitatea ere aldarazten dute, halaber, eta horren ondorioz itsasaldiak ez dira leku eta garai guztietan berdinak izaten. Ilargiak Lurrean sortzen duen [[grabitazio|grabitazio erakarpena]] bi [[argizagi]]en arteko hurbiltasunaren ondorioa da, Ilargiaren [[masa]] eta [[bolumen]]a oso txikiak baitira. Eguzkiak eragiten duen indarra, aldiz, bere masa handiaren ondorioz sortua da.
[[Fitxategi:M2 tidal constituent.jpg|420px|leftezkerrera|thumbnailthumb|Mundu osoko itsasaldien anplitudeak koloreen arabera]]
 
Ilargiak Lurraren inguruan egiten duen [[orbita]] eta Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duena [[plano]] desberdinean daudenez eta Lurrak bere buruaren inguruan bira egiten duenez, intentsitate desberdinekoak izaten dira batak eta besteak Lurraren gainaldeko edozein puntutan sortzen dituzten indarren osagaiak. Intentsitatea desberdina izateak gorabeherak sortzen ditu urte sasoien arabera itsasaldien [[anplitude]]an; fenomenoaren [[aldizkakotasun]]a, dena den, ez da aldatzen.
Horrela, eguneko bi goraldi eta beheraldien eredua, egunero 50 minutu berandutzen dena, aldatu egin daiteke lekuan lekuko baldintzen arabera eta, kasu batzuetan, gerta daiteke goraldiaren eta beheraldiaren artean desberdintasunik ez igartzea ere.
 
== Ezaugarriak ==
 
Itsasaldiak ikertzerakoan bi ziklo bereizi behar dira: eguneko zikloa eta urteko zikloa.
 
=== Eguneko zikloa ===
 
Eguneko zikloan Lurraren [[errotazio]]ak du eragina. Errotazio hori dela eta, lur azaleko edozein puntutan [[itsas maila]] goreneko bi une eta gutxieneko beste bi une bereizten dira egunean. Itsas mailak txandaka iristen ditu maila goreneko unea (itsasgora edo goraldi deitua) eta maila gutxienekoa (itsasbehera edo beheraldi deitua); batetik besterako tartea sei ordu eta 15 minutukoa da, Ilargiaren errotazioaren eraginez (kontuan hartu beharrekoa da Ilargiaren errotazio periodoa 24 ordu baino luzeagoa dela). Goraldiaren eta beheraldiaren artean gertatzen den itsas mailaren diferentziari ''itsasaldi anplitudea'' esaten zaio.
Bestalde, Ilargiaren orbita bat ez datorrenez Lurraren [[ekuatore]]ko planoarekin, hau da, plano horri buruz [[deklinazio]] angelu bat eratzen duenez, zenbait desberdintasun sortzen dira egunean zeharreko bi itsasgoretan eta bi itsasbeheretan; fenomeno horri ''itsasaldien eguneko desberdintasuna'' esaten zaio, eta gehienez ere [[hil]]ean bitan gertatzen da, Ilargiaren orbitaren gehieneko deklinazioarekin batera.
 
=== Urteko zikloa ===
 
Eguzkiak zuzeneko eragina du itsasaldien urteko zikloan eta gorabeherak eragiten dituela itsasaldien prozesuan, Eguzkiaren posizioak Lurrarekiko 24 orduko periodoa baitu. Garrantzi handia dute, orobat, itsasaldietan eragina duten hiru argizagien posizioek, hirurak batera hartuta; izan ere, Ilargiak eragiten duen efektua Eguzkiak indartu egiten baitu, baldin eta Eguzkia Ilargia eta Lurra hirurak elkarren parean badaude, hau da, Ilargi betea edo Ilargi berria denean. Halako egoeretan itsasaldien goraldiak punturik altuenera eta beheraldiak beherenekoera iristen dira. Itsasaldi ekinoidalak, sizigiak edo itsasaldi biziak dira horiek.