Itotzaileak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Group of Thugs.gif|thumb|250px|Thug taldea [[1894]]an.]]
 
'''Itotzaileak''', '''thug''' edo '''thugak''' ([[Hindi]]z: [[nepalera]]z ठग्गी ṭhaggī; [[urdu]]z: ٹھگ‎; [[sanskrito]]z: sthaga; [[sindhi]]z: ٺوڳي، ٺڳ‎; [[kannada]]z: ಠಕ್ಕ thakka) [[India]]n [[Erdi Aro]]tik [[1830eko hamarkada]] arte jardun zuen anaitasun sare sekretu bat zen. Zenbaitek [[mafia]] moduko taldetzat ere jo izan dute.
 
Bai [[hinduismo|hindu]] nahiz [[musulman]] kideez osatutako ustezko [[sekta]] bat zen, bidaiarien aurkako lapurreta eta hilketak ugari burutu zituzten. Jada, [[1356]]an [[Ziau-d din Barni]]k ''Shah Firozeko Historia'' idazlanean haien aipamena egin zuen. Thugek beren buruak zazpi [[musulman]] tribuetako baten ondorengotzat zuten, baina [[Kali]] hindu jainkosarekiko zuten kultu odoltsuak ez zuen musulman erlijioaren inongo zantzurik. Aurretik prestatutako hilketa ekonomikoki etekina lortzeko bideaz gain betekizun erlijiotsu gisa hartzen zuten, alegia, lanbide sakratu eta ohoretsua, hartan etikak ez zuen lekurik.
 
India [[Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia]]ren jabetzara igaro zenean, britainiarrenzat thugak lehen mailako arazoa bilakatu, eta [[1830eko hamarkada]]n [[William Bentinck]] teniente-jenerala eta [[William Henry Sleeman]] major-jeneralaren jomugan jarri ziren, horrek britainiar gudarosteek thugak garaitu eta itxura batez beren jarduera hiltzailea behin betiko desagertaraztea ekarri zuen.