Israelgo historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
39. lerroa:
1968an [[Nazio Batuen Erakundea]]k alde biei konpromiso zehatzak eskatu zizkieten: Israeli gerra aurreko mugetara itzultzea eta herrialde arabiarrei Israel onartzea. Hala ere, garai hartan alde batek ere ez zuen agindutakoa bete.
 
1967ko gerraren ondorio garrantzitsuena [[Palestina|palestinarpalestina]]r nazionalismoaren sorrera izan zen, [[Jassir Arafat|Arafat]] bezalako liderren eskutik. Gertaera honek arabiar eta Israeldarren arteko gatazka aldatu zuen erabat; ordundik aurrera, gatazka ez da estatuen artekoa, estatu baten eta berak okupatuta dituen lurraldeetako biztanleen artekoa baizik.
 
== Yom Kippur gerra (1973) ==
52. lerroa:
[[Egipto]]ko buruzagi [[Anuar as Sadat|Anwar al-Sadatek]], [[Israelgo Lehen Ministroen zerrenda|Israelgo lehen ministro]] [[Menahem Begin|Menachem Beginen]] gonbiteari erantzunez, [[Jerusalem]] bisitatu zuen 1977an. Sadatek [[Israel]]en izateko eskubidea onartu eta Knesset edo parlamentuan hitzaldi garrantzitsua egin zuen, bakea eta adiskidetzea eskatuz. Hala ere, Israelek Sinai, Zisjordania, Gaza eta Golan konkistatzea gaitzetsi zuen.
 
1978ko irailean [[Jimmy Carter]] [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] lehendakariak [[Egipto]] eta [[Israel]]en arteko bake plana adostu zuen Begin lehen ministroarekin. Era berean, akordio hori gainerako estatu arabiarrengana zabaltzea pentsatu zen, behin hauek Israelen izaera onartu ondoren.
 
Akordio hori Begin eta Sadatek izenpetu zuten Camp Daviden ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]). Horren ondorioz, 1982an Israelek Sinaiko penintsula itzuli zion Egiptori, eta herrialde bien arteko harreman diplomatikoak ezarri ziren.
66. lerroa:
1982an PAFa Libanotik erretiratu zen, eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBen]] bitartekaritzaz Israel eta Libano akordio batera iritsi ziren. Nahiz eta [[Siria]]ren eraginez Libanok ez zuen ituna berretsi, Israelek tropak erretiratu zituen 2000. urtean, [[Ehud Barak]] lehen ministroaren aginduz.
 
== XXI. mendea ==
[[2014]]ko [[abenduaren 2]]an, hauteskundeak aurreratzeko eskatuko zuen Netanyahuk, bi ministro kargugabetu ostean<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/105992/bozak_aurreratzeko_eskatuko_du_netanyahuk_bi_ministro_kargutik_kendu_ostean.htm «Bozak aurreratzeko eskatuko du Netanyahuk, bi ministro kargutik kendu ostean»], ''Berria'', 2014-12-02</ref>. Koalizioko desadostasunek eraginda, Lapid eta Livni kargugabetu eta legebiltzarra desegin zuen lehen ministroak<ref>Adrian Garcia, [http://www.berria.eus/paperekoa/1851/017/001/2014-12-03/netanyahuk_lehenbailehen_aurreratuko_ditu_hauteskundeak.htm «Netanyahuk «lehenbailehen» aurreratuko ditu hauteskundeak»], ''Berria'', 2014-12-03</ref>.
 
78. lerroa:
{{commonskat}}
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}