«Ipar itsasoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
}}
 
'''Ipar itsasoa'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0159.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Europako toponimia fisikoa}}</ref> [[Ozeano Atlantikoa]]ren ipar-mendebaldean kokatutako itsasoa da, [[Norvegia]] eta [[Danimarka]]ko kostak ekialdean, [[Britainia Handia|Britainia Handiko]] irlak mendebaldean eta [[Alemania]], [[Herbehereak]], [[Frantzia]] eta [[Belgika]] hegoaldean dituena. 960 kilometro luze eta 580 kilometro zabal da, eta 570.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.
 
[[Skagerrak]] itsasartearen bidez, Ipar itsasoa eta [[Baltikoa]] lotzen dira, Danimarka, Norvegia eta Suediaren artean. Hegoaldean Atlantikoarekin bat egiten du [[Calaisko itsasartea]]ren bitartez, eta iparraldean [[Norvegiako itsasoa]]n zehar, tartean [[Shetland uharteak]] daudelarik.
 
[[Arrantza]]gune nagusi izan da ([[bakailao]]a, [[Sardinzar arrunt|sardinzarra]]).
 
Gaur egun garrantzi handiagoa dute [[1970]]ean han aurkitu ziren [[petrolio]] eta [[gas natural]] hobiek{{lur erref}}.
 
== Ibaiak ==
Hemen itsasoratzen diren [[ibai]]en artean [[Herbehere]]etan [[Rhin]] dugu ([[Rotterdam]] altueran) eta [[Mosa (ibaia)|Mosa]], [[Alemania]]n [[Elba (ibaia)|Elba]] ([[Cuxhaven]]), [[Weser]] ([[Bremerhaven]]) eta [[Ems]] ([[Emden]]), [[Ingalaterra]]n bestela [[Tamesis]] ([[Essex]]), [[Tweed ibaia]] ([[Northumberland]]), [[Tyne]] ([[Tyne eta Wear]]) [[Tees]] ([[Middlesbrough]]etik gertu) eta [[Humber]] ([[Yorkshire]]), [[Eskozia]]n [[Spey ibaia]] ([[Morayko fiordoa]]), [[Don ibaia (Eskozia)|Don]] eta [[Dee ibaia (Eskozia)|Dee]] ([[Aberdeen]]), [[Tay ibaia|Tay]] ([[Perth]] eta [[Dundee]]), [[Forth ibaia|Forth]] ([[Fortheko fiordoa]]) ditugu. Belgika eta Herbehereen artean, azkenik, [[Eskalda]] ibaia itsasoratzen da.
 
== Mantxako kanala ==
[[Mantxako kanala]]k lotzen ditu Ipar itsasoa ekialdean eta [[Ozeano Atlantiko]]a mendebaldean, [[Calaisko itsasartea]]ren bitartez, lehen aipatu bezala. [[Ingalaterra]]ko kostaldeak iparraldean eta [[Frantzia]]koak hegoaldean mugakide ditu.
 
== Wadden itsasoa ==
[[Herbehere]]etako, [[Alemania]]ko eta [[Danimarka]]ko kostaldeetan zabaltzen da [[Wadden itsasoa]], [[UNESCO]]k izendatu duena [[Gizadiaren Ondare]]tzat eta [[Ramsarko hitzarmena|Ramsar]] lekuak barne hartzen dituena. [[Frisiako uharteak]] muga naturala dira eskualde honen eta Ipar itsaso zabalaren artean.
 
{{commonskat}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Dogger Bank]]
* [[Doggerland]]
 
{{Itsasoen_aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Ipar Itsasoa| ]]