Innobasque: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q9008582 orrian
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''''Innobasque'', Berrikuntzaren Euskal Agentzia''', elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabea, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n eremu guztietan berrikuntza, espiritu ekintzailea eta sormena koordinatu eta bultzatzeko sortua.
 
''Innobasque'' Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek osatzen dute, [[enpresa]] pribatuek, euskal herri-erakundeek, euskal enpresaburuen eta langileen ordezkari instituzionalek eta berrikuntzarekin zerikusia duten era guztietako erakundeek.
 
''Innobasque''k plataforma indartsua eskaini nahi du eta lankidetza-sarea eragile horientzat guztientzat, sare horren bidez euskal gizartean berrikuntzari lotutako balio eta jarrerak sustatzen dituzten jarduerak garatzeko -jarduera horiek Euskadi berritzailearen irudia eman dezaten hemendik kanpora, alegia Euskadi [[I+G+b]] gune aurreratua dela-, baita euskal enpresa eta erakundeetan berrikuntza-dinamikak sortzen dituzten jarduera guztiak garatzeko ere.
9. lerroa:
== Helburuak ==
 
''Innobasque''k berrikuntzaren garapena erraztu eta bultzatu nahi du Euskadin, bai [[teknologia|teknologikoa]] eta bai teknologikoa ez dena, espiritu ekintzailea eta sormena sustatuz. Bere helmuga da euskal erakundeen eta [[ekonomia]]ren lehiakortasuna gehitzea lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetan, eta euskal gizarte osoaren egungo eta geroko bizi-kalitatea hobetzea.
 
''Innobasque''ren helburu nagusia da Euskadin eraldaketa-prozesuan aitzindari izatea, eremu guztietan gurea gizarte berritzailea izan dadin, Europan ere erreferentzia izatera iristeko.
15. lerroa:
Helburu nagusi horretaz gain, ''Innobasque''k ondorengoak lortzeko lan egingo du:
 
* Euskal gizartean berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotura duten balioak eta jarrerak sakon sustatzea.
* Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztietan berrikuntza-dinamikak sortzen laguntzea.
* Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Sistemaren koordinazio, bultzada, monitorizazio eta ebaluaziorako ezinbesteko tresna izatea.
* Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Sistema indartsu nazioartekotzen laguntzea.
* Euskadiren irudia erreferentziazko berrikuntza-gune bezala sustatzea.
* Berrikuntzaren eremuan topaketa, analisi, ikerketa, azterketa eta prospektibarako beharrezko gune izatea.
* Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Sistemako eragileei beharrezko ekintza-bide guztiak proposatzea, eremu honetan sortzen diren erronka estrategikoei erantzuteko.
* Orokorrean, berrikuntza bultzatzeko egokitzat jotzen diren jarduerak gauzatzea eta horretan sakontzea Euskal Autonomia Erkidegoan zertzen diren jarduera guztietan.
 
== Ikus, gainera ==