Inkesta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Inkesta''' [[biztanleria|populazio]] bateko pertsona edo erakundeei egin beharreko galdera multzoa da, eskuarki aurrez behar bezala egituratua eta era arautu batez, galdera hauek asmatu, egituratu eta burutzeko metodologiarekin batera. Galdera multzo soilari [[galde sorta]] deritzo. Inkestak, galde sortaz gainera, beste zeregin eta elementu batzuk ere barne hartzen ditu, hala nola, [[biztanleria|populazioaren]] definizioa, [[lagin (estatistika)|lagina]] osatu eta aukeratzeko metodologia eta erantzunen bilketa eta tratamendua.
 
Inkestak arruntak dira [[soziologia]]n, [[ekonomia]]n, [[merkatu ikerketa]]n eta [[osasungintza]]n, esaterako; helburua alor horietako alderdi jakin bat, zabalagoa edo murritzagoa, aztertzea izan ohi da. Adibidez, euskararen erabilerari buruzko inkestak, irakurketari buruzko inkestak eta elikadurari buruzko inkestak egiten dira. Galderak iritziei edo egitate zehatzei buruz izan daitezke, ikerketaren gaiaren eta helburuaren arabera. Ohikoak dira, halaber, [[hauteskunde]]etako emaitzak aurreikustekoak, boto emaileen iritzia eta boto asmoa jasotzeko asmoz.
 
== Inkesta motak ==
 
[[Errolda]] inkestak eta [[lagin (estatistika)|laginketa]] inkestak bereizten dira. Lehenengoetan, helburua [[biztanleria|populazioko]] elementu guztiak, pertsonak edo erakundeak, aztertzea da; bigarrenean, ostera, elementu horietako batzuk aukeratzen dira, inferentzia estatistikoa egin ahal izateko.
 
Galderak egin eta erantzuteko era ezberdinak daude: [[telefono]]z, [[posta]]z, [[internet]]ez edo aurrez aurre (inkestatuaren etxean edo beste leku esanguratsu batean. Metodologia bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu, eta unean uneko denbora, diru baliabide eta ikerketa motaren arabera aukeratu ohi da bata edo bestea.