Ingelesen Landako parkea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
'''Ingelesen Landako parkea''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Bilbo]] hiriburuan dagoen [[parke]] bat da. [[Abandoibarra]] auzoan dago, [[Guggenheim Bilbao Museoa]], [[Evaristo Txurruka kaia]], [[Ingelesen Landako kaia]], [[Pedro Arrupe zubia]] eta [[Abandoibarra etorbidea]]ren artean dago.

[[1898]]-[[1901]] artean leku honetan '''Ingelesen Landa''' zeritzona zegoen, [[Athletic|Athletic KlubKlubaren]]aren lehenbiziko zelai edo jokolekua izan zena .

== Ingelesen Landa ==
[[XVII. mendea|XVII. mendetik]] [[1908]]. urterarte leku honetantxe britainiar hilerri bat egon zen, hortik bere izena. Denboraldi horretan landak erabilera asko izan zituen, tartean [[futbol]] zelai gisa, Bilbora MacAndrews ontzietan iristen ziren britainiar marinelen aisialdirako ohiko lekua baitzen. Hauek bilbotarrentzat guztiz harrotza zeen futbol izeneko kirolean jokatu ohi zuten, azkenerako bertakoei kirol honetarako zaletasuna piztuarazi zien arte.

[[2011]]ko [[apirilaren 29]]an [[Bilboko Udala]]k eta [[Athletic|Athletic KlubKlubak]]ak leku honetantxe [[XIX. mendea]]ren amaieraldera Bilboko [[futbol]]zaletasuna jaio eta Athletic Klubari sorrera emango zion gunea izan zela oroitarazten duen plaka bat ipini zuten. Plakan [[Kirmen Uribe]] idazle eta olerkariaren bertso hauek ikusgai daude:

{{aipu|'''INGELESEN LANDA 1898-1901'''

'''Athletic Zelairik Zelai (1/6)'''

''Hementxe jolasten omen zuten ingelesek.''
''Hementxe, ibai ondoko zelaian.''
''Orduan larreak baino ez ziren eta hilerri txiki bat''
''Batzuetan, baloia ibaira erortzen zen''
''eta haren bila joan beharra zegoen.''
''Urrun bazen, harritxoak jaurti behar ziren''
''lehorrera hurbil zedin.''
''Harritxoek uhinak sortzen zituzten,''
''gutxinaka handituz zihoazen olatuak.''
''Eta horrela, Athletic Lamiakon hasi zen jolasten,''
''eta Jolasetan, eta, ondotik, San Mamesen.''
''Olatu bat, eta beste bat, eta beste bat.''|[[2011]]ko [[apirila]].}}

== Eraikin interesgarriak ==
Atxuri kalearen inguruan honako eraikin, leku eta monumentu nabarmen hauek daude: