Ingeborg Bachmann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Euskaraz: esteka bat
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia eta literatura-ibilbidea ==
Bachmann [[Klagenfurt|Klagenfurten]]en<nowiki/> jaio zen, Austriako [[Karintia]] estatu federatuan. Bigarren hezkuntzako irakasle baten alaba zaharrena zen. [[Filosofia]], [[psikologia]], aleman-[[filologia]] eta [[Zuzenbide|zuzenbideazuzenbide]]a ikasi zituen Innsbruck, Graz eta [[Vienako Unibertsitatea|Vienako]] unibertsitateetan. 1949an, Filosofian Doktore izendatu zuten Vienako Unibertsitatean, Victor Kraft filosofoaren aholkularitzarekin idatzitako tesia aurkeztuta: "Martin Heidegger-en filosofia existentzialaren harrera kritikoa".<ref>{{cite book|last=Brinker-Gabler|first=Gisela|author2=Zisselsberger, Markus|title=If We Had the Word: Ingeborg Bachmann Views and Reviews|year=2004|publisher=Ariadne Press|location=Riverside, CA, USA|isbn=978-1-57241-130-2|pages=2}}</ref>
 
Lizentziatu ondoren, Bachmannek gidoilari eta editore gisa lan egin zuen Rot-Weiss-Rot irratian. Lan horri esker, literatura garaikidearen ikuspegi zabala eskuratu zuen. Gainera, idatzitako lehen irrati-nobelak irrati horretan uhineratu zituen lehenengoz. Literaturaren munduan aurrera egiteko, funtsezkoak izan ziren Hans Weigelekin zeukan harremana (literaturagilea eta gerraondoko literaturaren bultzatzailea zen) eta [[Gruppe 47]] literatura-talde ezaguna (horko kide ziren, besteak beste, Ilse Aichinger, Paul Celan, Heinrich Böll, Marcel Reich-Ranicki eta Günter Grass). 1953an [[Gruppe 47]] saria irabazi zuen ''Die gestundete Zeit'' poema liburuarekin.<ref>{{Cite news|url=http://www.britannica.com/EBchecked/topic/47945/Ingeborg-Bachmann}}</ref>
[[Fitxategi:Palazzo_sacchetti.jpg|ezkerrera|thumb|Ingeborg Bachmannen bizitokia Palazzo Sacchetti-n, Via Giulia, [[Erroma]]]]
1953an [[Erroma|Erromara]]ra joan zen bizitzera, eta hurrengo urteen zati handi bat poesia, saiakera eta narrazio laburrak idazten eman zuen, baita opera-libretoak ere, [[Hans Werner Henze]] konpositorearekin batera. Azken horiei esker, nazioartean ezagunak egin eta hainbat sari irabazi zituzten. [[Max Frisch]] (1911-1991) autore suitzarrarekin zeukan harremanaren ondorioz, Bachmannek eragina izan zuen Frischek 1964an idatzi zuen ''Gantenbein'' nobelako bigarren protagonistan. Fischen desleialtasunak eta 1962ko banaketak lorratz sakona utzi zioten Bachmanni.
 
1973ko irailaren 25etik 26rako gauean, sua piztu zen bere logelan, eta ospitalera eraman zuten; poliziaren arabera, zigarreta bat izan zen suaren eragilea. Ospitalean izan zen bitartean, barbiturikoen gehiegizko erabileraren ondoriozko abstinentzia-sintomak izan zituen; artatu zuten medikuek ez zeukaten Bachmannen mendekotasunaren berri, eta baliteke horrek heriotzarekin zerikusiren bat eduki izana. 1973ko urriaren 17an hil zen, eta Klagenfurteko Annabichi hilerrian hilobiratu zuten.<ref>{{Cite web|url=http://www.fembio.org/english/biography.php/woman/biography/ingeborg-bachmann/}}</ref>
40. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
[http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai10 Munduko Poesia Kaierak: Ingeborg Bachmann] (bildumaren zuzendari [[Beñat Sarasola|Beñat Sarasolaren]]ren hitzaurrearekin)
 
{{bizialdia|1926ko|1973ko|Bachmann, Ingeborg}}
 
[[Kategoria:XX. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:Austriako saiakeragileak]]