Konputazioaren zientziak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
 
== Historia ==
Lehenengo ordenagailua [[1946]]an jarri zen abian. Hala eta guztiz ere, informatika gizakiaren mendeetako amets bati dagokio, makina pentsalari bat sortzearen ametsari. Bide horretatik egin ziren lehenengo lanak [[XVII. mendea|XVII. mendekoak]] dira, [[Wilhelm Schickard]], [[Blaise Pascal]] eta [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Gottfried von Leibnizen]] garaikoak. Logika modernoa eta elektronika batzeak gaur egungo informatikaren sorrera ekarri zuen, eta horrek iraultza izugarria eragin du gure gizarteen ekonomian eta bizitzan. Informatikak oinarrian bi iturri ditu: automaten zientzia eta logika.
=== Automatismoa ===
Automatismoa izaki artifizialak programatu zirenean sortu zen, [[XVIII. mendea]]n. [[Jacques de Vaucanson]]ek jotzailerik gabeko flauta asmatu zuen, hamabi pieza desberdin jotzen zituen gurpil moduko bati esker. Programazioa hobetu zuten txartel zulatuei esker, Barbarie organoa eta Jacquarden ehungailua sortu ziren. [[1623]]an [[Tübingen]]en [[Wilhem Schickard]]ek kalkulatzeko lehenengo makina sortu zuen, baina sute batek desegin zuen eta ez zen haren berri izan 1958 arte. 1641-1645 urteen bitartean [[Blaise Pascal]]ek arrakasta handiagoa izan zuen makina bat sortu zuen, batuketak egiten zituena. [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Leibnizek]] 1673an biderketak egiteko makina bat asmatu zuen, baina 1694 arte ez zen gauzatu.
 
[[1822]]an [[Charles Babbage]]k matematika taulak kalkulatzeko eta inprimatzeko makina bat sortu zuen; tresna horri [[1833]]an makina analitiko bat erantsi zion, eta horrela aritmetika eta logika operazio ugari egin zitezkeen. Babbageren proiektuak bera hil eta gero egin ziren, eta hura izan zen kalkulu automatikoaren bidea zabaldu zuena.
 
=== Logika ===
Automatismoaren ardura nagusia natura menderatzeak sortzen dituen arazo teknikoak gainditzea zen, baina informatika modernoa ez da printzipio horretatik bakarrik sortu. Logika izan zen beste oinarrietako bat. Eta alor horretan, pentsalariak saiatu dira azalpen matematikoetarako metodoen aplikazio eremua pentsamenduaren beste alor batzuetara hedatzen eta erabateko koherentzia ematen beren zientziaren mugak zehaztu aurretik.
 
Kriptografian egindako ikerketak, mezuen igorpena eta kodetzea informazioaren teoriara bideratu behar ziren. Logikaren jatorria [[Aristoteles]]en garaira (K. a. IV. mendea) eraman behar da, gutxienez. [[Euklides]]ek eta [[Eratostenes]]ek algoritmo klasikoak asmatu zituzten; [[Al-Khuwarizmi]] persiarrak kontzeptua berritu zuen eta bere izena eman zion, eta [[Leonardo Pisano|Leonardo Fibonaccik]] Europan sartu zuen [[XIII. mendea]]ren hasieran. Leibnizek kalkulu automatikoari egin zion ekarpenaz gainera, beste bi ekarpen handi egin zituen: ezaugarri unibertsalaren ideia eta aljebraren arrazionaltasuna logikara zabaldu zuen proposizioen sintaxia. Zenbakera bitarra [[Francis Bacon]]i esker ezagutu zen Europan, baina Leibniz izan zen sistema hura kalkulu automatikora egokitu zuen lehena. [[George Boole]]k Aristotelesen logikaren formulazio matematikoa egin zuen. Britainiar matematikari talde batek, [[Bertrand Russell]] buru zuela, ''Principia mathematica'' lana argitaratu zuen 1910ean. Lan hartan matematikak sistema formal batean osatzea proposatzen zen, zeinetan proposizio oro kalkulu logiko baten arabera frogatu ahal izango baitzen.
 
1931n [[Kurt Gödel]] austriarrak frogatu zuen aritmetika adierazteko gai den sistema formal orok dituela benetako ezaugarriak, baina sistema horren beraren arauekin ezin froga daitekeela ezaugarri horien egiatasuna edo faltsutasuna. Teorema horrek bertan behera uzten zituen matematikak dedukzio sistema koherente batean biltzeko asmoa. [[Alan Turing]] britainiarrak automata eredu bat egin zuen, algoritmo kontzeptua defini zezakeena. Turingek Princetongo ([[Ameriketako Estatu Batuak]]) ''Institute for Advanced Studies'' institutuaren diru laguntza lortu zuen eta han ezagutu zituen [[Albert Einstein]], [[John von Neumann]] eta [[Alonzo Church]]. Hala, lehenengo ordenagailua egin baino hamar urte lehenago bildu ziren informatikaren oinarrien egileak. Azkenik, 1945ean [[John von Neumann]]ek ordenagailuen egitura materiala definitu zuen. Beraz, kalkulu eredu baten gainean osatu da informatika, Turingen makinaren gainean hain zuzen.