«Industria Iraultza»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[XVIII. mendea]]ren hasieran Eztanda Demografikoa deritzonaren prozesua hasi zen. Garai honetan populazioaren hazkunde azkarrago bat gertatu zen, zergati ezberdinen ondorioz. Zergati hauetatik [[Nekazaritza]] Iraultzak ekarritako bizi baldintza hobeak azpimarratu behar dira. Iraultza honen ondorioz elikagaien kantitatea, kalitatea eta aniztasuna ere handitu zen eta, esan den moduan, elikaduraren hobekuntza honek bizi baldintza hobeak ekarri zituen, gaixotasunak eta gosea murriztu zituen eta bizi-itxaropena luzatu zuen; biztanleriaren hazkunde azkarragoa sortuz.Horretaz gain heriotza tasak jaitsi ziren populazioaren lan bizia luzatuz.
 
Baina lehenago aipatu den moduan, biztanleriaren hazkundea garrantzitsuagoa bihurtu zen Industria Iraultza gertatzean. Fabriken agerpenaren ondorioz elikagai eta produktu askoren prezioak jaitsi egin ziren, gai hauek pertsona gehiagoren esku egon ziren eta bizi baldintzak askoz gehiago hobetu ziren gizartearen zati batentzat. Honetaz gain aurrerapen asko egon ziren medikuntzan eta higienean ere, eta honen ondorioz mende askotan zehar Europako biztanleriak jasaten zituen epidemia asko modu nabarmenean murriztu egin ziren. Honen adibide argia da [[Edward Jenner]] mediku britainiarrak [[1796]]. urtean [[baztanga]]ren kontra aurkitu zuen txertoa, gaixotasun honengatik hiltzen ziren pertsonen kopurua modu harrigarrian murriztu zuena.
 
Beste alde batetik garrantzia handia izan zuen aurrerago azalduko den [[proletario|proletalgoaren]] agerpenak. Klase honetako pertsonek bere lanetik lortzen zituzten haien irabazi guztiak eta horregatik zabaldu zen familia handia izateko joera, semeak haien etorkizunerako berme bakarra baitziren. Horregatik zenbat eta seme-alaba gehiago izan, hau da, gero eta ''prole'' handiagoa izan, orduan eta diru gehiago izango zuten. Honen ondorioz populazioa asko hazi zen langile klaseen eraginez, hauen bizi- eta lan-baldintzak penagarriak eta bizi itxaropena oso laburra izan arren, gaur egun hirugarren munduan gertatzen ari den moduan.
 
Populazioaren hazkunde eta industrializazioaren beste ondorio garrantzitsu bat [[hiri]]en hazkundea izan zen, orain ikusiko den moduan.
 
Alde batetik, langileentzako auzo berri asko eraiki ziren, fabrikak hirien ondoan eraikitzen baitziren. Hauek elkarren alboan zeuden etxe txiki edo barrakoietan bizi ziren egoera oso txarretan, ahalik eta pertsona gehien pilatzen baitziren bertan eta lantegietatik oso hurbil baitzeuden kokatuta. Bazterreko auzo hauetan bizi ziren egoera osasungaitzen eta langabeziaren ondorioz delinkuentzia ere asko handitu zen hirietan.
 
Bestetik, gero eta ugariago eta aberatsago ziren burgesak hirietara joan ziren bizitzera. Haientzat kale zabaleko auzoak eraiki ziren, eraikin dotoreekin eta parke eta aisialdirako leku askorekin, museo, antzoki edo kasinoak esate baterako. Hauetatik aparte erdiko burgesiak ere bere auzoak eraiki zituen, eta bi klase hauen artean zabalgune izenarekin ezagututako auzoak eratu zituzten. Kale eta etxebizitza berri hauek zerbitzu eta azpiegitura asko edukitzen hasi ziren: estolderiak, argiztapena, garraioak, garbiketa zerbitzuak eta polizia, esate baterako.
* '''Goi mailako klaseak''': bi multzo nagusik osatzen zuten; burgesia alde batetik eta eredu finantziero liberalera egokitu zen aristokrazia bestetik. Azken multzo honek pribilegio guztiak galdu zituen, baina leku batzuetan eredu berrietara moldatu zen bere aberastasunak industria berrietan inbertituz. Lehenengo multzokoak ordea betidanik aritu ziren finantza eta negozioetan, baina Industria Iraultzaren garaian inoiz baino ugariagoak eta boteretsuagoak bihurtu ziren, haiek baitziren industria berrien jabeak, garraiobideak kontrolatzen zituztenak, etab. [[Aristokrazia]] eta goi burgesia gero eta gertuago jarri ziren: bi taldeetako familien arteko ezkontzak zeuden, [[burgesia]] gero eta ideologia kontserbadoreago bat bereganatzen joan zen eta luxuz eta aisialdiz betetako bizitza hartzen joan zen denbora igaro ahala. Talde hauetakoak ziren eskubide politikoak zituzten bakarrak ere, sufragio zentsitarioa baitzen ordezkari politikoak aukeratzeko era nagusia, eta horregatik egin ziren erreforma eta lege berri gehienak haien interesak defendatzeko izan ziren.
 
* '''Erdi mailako klasea''': talde honetakoak ziren burgesia ertaina, goi postuko militarrak eta ogibide [[liberalismo|liberaleko]] pertsonak ( [[mediku]]ak, [[abokatu]]ak, irakasleak). Lehenengoak [[negozio (argipena)|negozio]] txikiko jabeak ziren, denda edo tailer familiarrak zituzten langileak ziren; eta baita ere multzo honetan sar daitezke nekazal guneetan zeuden lur jabe txikiak. Hauen errenta ez zen [[politika]]n parte hartzeko bezain altua, baina bizi-baldintza nahiko onak zituzten. Bigarren eta hirugarren motakoen aldean, bazuten politikan parte hartzeko eskubidea, hauen errenta burgesia ertainarena izan arren.
 
* '''Behe mailako klaseak edo [[proletario|proletargoa]]''': Klase honen barruan langileak, hau da, besteentzat lan egiten zutenak, sartzen dira. Baina klase honetan ez zeuden nekazariak bakarrik, gehiengoa Industria Iraultzaren ondorioz agertutako proletargoa zen. Klase berri hau nekazal guneetatik hirietako industrietara lan egitera joan zirenek osatzen zuten. Hauek zuten irabaziak lortzeko modu bakarra haien lan egiteko indarra zen eta hau jabeei (goi mailako burgesei) saltzen zieten soldata baten truke. Arrazoi honengatik zenbat eta gehiago izan familian orduan eta irabazi gehiago jasoko zuten etxean, familia bakoitzeko kopurua asko igo zen horrela. Baina klase honetako pertsonak, industriaren oinarria izan arren, oso egoera txarrean bizi ziren, ondoren azalduko den moduan.
Aldaketa ekonomikoak ez ziren bakarrik produkzio bideetan izan, Iraultza honen ondorioz [[ekonomia sistema]] berria agertu baitzen: [[kapitalismo]]a, gaur egun munduan nagusi dugun ekonomia sistema.
 
Industria Iraultza baino lehen estatua eta ekonomiaren arteko erlazioak oso desberdinak ziren. Gehien zabalduta zegoen ekonomia sistema merkantilismoa zen. Honen arabera Estatuak ekonomian zerikusi handia zeukan, eta honen aberastasuna zituen metal preziatuen kopuruagatik neurtzen zen.
 
Baina ideia hauek industrializazioa ailegatzerakoan guztiz aldatu zen. Garai honetan [[Adam Smith]] ekonomialariak bere teoria berriak aurkeztu zituen eta hauek arrakasta handia izan zuten. Hauen arabera herrialde baten aberastasuna bertako biztanleen aberastasunen batura zen, Estatuak berak ekonomian inolako eraginik izan gabe. Norbanakoaren aberastasun hauek “kapitala” zuten izena eta haien lanean edo negozioetan lortutako irabazi edo aurrezkietatik zetozen, hauek hasieran egiten zen inbertsioaren eta azkenean jasotzen zen etekinaren arteko aldea zirelarik. Ekimen eta interes partikularrak era askean garatzearen aldekoa zen. Beste alde batetik merkataritzan ere aldaketak egon ziren. Sistema berrian Estatuak ez zuen harreman komertzialik arautzen eta hauek eskaintzaren eta eskariaren legetik bakarrik gidatzen ziren. Lehenago merkataritzarako zeuden zailtasun asko ere ezabatu ziren, aduanak, errepideen zergak edo neurri ezberdinak esate baterako. Modu honetan merkatariek askatasun guztia zuten harreman komertzialetan.
== Ondorio politikoak ==
[[Fitxategi:1ermai1891.jpg|300px|thumb|Kale istiluak [[Maiatzaren Lehen]]ean ([[Paris]], 1891).]]
Industria Iraultzak hainbat ondorio politiko ere ekarri zituen berarekin, ondorengo bizitza politikoan garrantzia handikoak izan zirenak eta gaur egun ere eragina edukitzen jarraitzen dutenak. Hauek izango dira azkenik azalduko direnak.
 
Alde batetik Iraultzaren ondorioz garai berean gertatu ziren Iraultza Liberalen eraginez sortutako errejimen politiko [[liberalismo|liberalak]] sendotu ziren. Hau gertatu zen, alde batetik, garai horretan eman ziren aldaketa ekonomikoengatik, hauek baita ere [[liberalismo]]an oinarrituta baitzeuden. Aldaketa horien ondorioz burgesiak boterea lortu zuen, zeren haiek bakarrik zituzten eskubide politikoak. Errejimen politiko liberal hauek gehienetan monarkia konstituzional edo parlamentario baten bitartez gauzatu ziren, eta lehen esan denez, Industria Iraultzari esker gauzatu ziren, garapen industriala baitzen [[Estatu]]aren nagusitasun internazionala ziurtatzen zuena.
Baina Iraultzaren ondorioz egon ziren ondorio politiko garrantzitsuenak beste mota batekoak dira, proletalgoak sortutakoak. Langile-klasea bere egoeraren larritasunaz kontzientziatzen joan zen eta ondorioz hainbat mugimendu sortu zituzten hauek hobetzeko asmoz.
 
Mugimendu hauetako bat “[[Cartismoa]]” deritzona izan zen. Hau langileen mugimendu antolatu bat izan zen eta [[1837]]tik [[XIX. mendea|XIX. mendera]] bitartean aritu zen. Bere prozedurak baketsuak ziren: langileen ehunka-milaka sinadura batzen zituzten gero [[Ingalaterra]]ko parlamentuari eskakizunak egiteko. Haien eskaera garrantzitsuena gizartearen demokratizazioa zen, horrela politikan parte hartu ahal izateko eta langileen lan egoera hobetu ahal izateko. Baina [[XIX. mendea]]ren erdialderantz indarra galtzen joan zen. Hala eta guztiz ere, eskatzen zituzten gauzak handik gutxira pixkanaka betetzen joan ziren.
 
Beste mugimendu oso garrantzitsua eta Industria Iraultzaren ondorio nabarmenetakoa [[sindikalismo]]a izan zen. Errejimen liberal berriek langileen elkarteak guztiz galarazten zituzten, liberalen ustez hauek merkatuari askatasuna kentzen baitzioten. Baina hala eta guztiz ere langileak taldetan elkartu ziren erakundeek ematen ez zizkieten zerbitzuak haien artean emateko, langile zauritu edo gaixoei laguntza emateko adibidez. [[1824]].urtean Britainiar Gobernuak langileen elkarteak legeztatu zituen eta honen ondorioz lehenengo [[sindikatu]]ak sortu ziren, ''Trade Unions'' izenekoak. Hauek denbora gutxian indar handia hartu zuten, mendearen erdialdean ehunka milaka langile batu arte. Bere oinarrizko helburua langileen bizi baldintzak hobetzea izan zen; eta horretarako grebez, negoziaketa baketsuez eta, legeek onartzen zutenean, politikan parte hartzeaz baliatu ziren.