Induktantzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Elektromagnetismo]] eta [[elektronika]]n, '''induktantzia''' (<math>L</math>) [[eroale elektriko]]en propietate bat da, zeinagatik eroale horretatik igarotzen den [[intentsitate elektriko|korronte elektrikoelektrikoaren]]aren aldaketa batek [[Tentsio (elektrizitatea)|tentsio]] bat —[[indar elektroeragile]] bat— induzitzen (sortzen) duen, bai eroale berean —[[autoinduktantzia]]— zein inguruko eroaleetan —[[elkar-induktantzia]]—.
 
Efektu hauek fisikako oinarrizko behaketa biren eratorriak dira: Lehenengoa, [[intentsitate elektriko|korronte elektriko]] egonkor batek [[eremu magnetiko]] egonkor bat sortzen duela ([[Oersteden legea]]), eta bigarrena, eremu magnetiko aldakor batek inguruko eroale elektrikoetan tentsioa induzitzen duela ([[Faradayren legea]]). [[Lenzen legea]]ren arabera, '''induktantzia''' daukan zirkuitu bat zeharkatzen duen korronte elektriko aldakor batek tentsio proportzional bat induzitzen du, zeina korronte aldaketaren aurkakoa den —autoinduktantzia—. Zirkuitu horretako eremu aldakorrak inguruko zirkuituetan ere indar elektroeragilea sortu dezake —elkar-induktantzia—.
'''Induktantzia''' terminoa [[Oliver Heaviside]]k erabili zuen lehenengoz 1886ko otsailean. <math>L</math> ikurra [[Heinrich Lenz]] fisikariaren omenez erabiltzen da.
 
'''Induktantziaren''' [[Neurri-unitate|unitatea]] [[Nazioarteko Unitate Sistema]]n [[Henry (unitatea)|HenryHenrya]]a ('''H''') da, unitatearen izena [[Joseph Henry]] [[fisikarien zerrenda|fisikari]] [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarraren]] omenez jarri zelarik.
 
== Induktantzia zirkuitu elektrikoetan ==
 
'''Induktantzia''' eroalearen ezaugarri fisikoen eta luzeraren araberakoa da. Eroalea biribilkatu egiten bada, induktantzia agertzen da. Espira gehiagorekin induktantzia haundiagoa izango da. Honi [[ferrita]]zko nukleo bat gehitzen bazaio, induktantzia era adierazgarrian haunditzen da. [[Haril]] edo induktoreak honetan oinarritzen dira: hainbat espiradun eroaleak dira, batzuetan airezko nukleoarekin edo beste batzuetan [[burdina]]zko nukleoekin.
 
Harilak [[zirkuitu elektriko]]etan '''induktantzia''' sortzeko erabiltzen dira. Sortzen duten induktantzia (<math>L</math>) [[fluxu magnetiko]]aren (<math>\mathbf{\Phi}</math>), [[intentsitate elektriko|korronte elektrikoelektrikoaren]]aren (<math>I</math>) eta harilkatuaren bira kopuruaren ('''N''') araberakoa da:
 
<center><math>L = {\Phi N \over I}</math></center>
 
non '''L''' '''induktantzia''' [[Henry (unitatea)|henryhenrytan]]tan, (<math>\mathbf{\Phi}</math>) [[fluxu magnetiko]]a [[Weber (unitatea)|weberweberetan]]etan, '''N''' harilkatuaren bira kopurua, eta '''I''' [[intentsitate elektriko|korrontearen intentsitatea]] [[anpere]]tan diren.
 
Definizio honetan aipatzen den fluxu magnetikoa <math>I</math> korronteak sortutako fluxua da bakarrik. Beste korronte batzuek, inguruko [[iman]]ek, edo [[erradiazio elektromagnetiko|uhin elektromagnetikoek]] sortutako fluxuak ez dira kontutan hartzen.
23. lerroa:
<center><math>V_L = L{\Delta I\over \Delta t} </math></center>
 
non '''L''' '''induktantzia''' [[Henry (unitatea)|henryhenrytan]]tan, '''V''' [[tentsio (elektrizitatea)|tentsioa]] [[volt]]etan, '''I''' [[intentsitate elektriko|korrontearen intentsitatea]] [[anpere]]tan eta '''t''' denbora [[segundo|segundutan]] diren.
 
Induktantziaren balio praktikoak milimetroko luzeradun eroale batek dituen nanoHenry bat baino gutxiagotik hasita, nukleo ferromagnetiko eta milaka biradun harilkatuak dituen hainbat hainbat hamarmila Henryra doaz.