«Indus haraneko kultura»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:CiviltàValleIndoMappa.png|thumbnailthumb|250px|Indo haraneko kulturaren hedadura]]'''Indo haraneko kultura''' indiar azpikontinenteko [[zibilizazio]] antzinakoena da, [[K. a. 3. milurtekoa|K. a. 2500an]] inguruan sortua.
 
Ia ehun herriz eta bi hiri garrantzitsuz ([[Harappa]] eta [[Mohenjo-Daro]]) osaturik zegoen. Hiri hauek antzinako zibilizazioen artean lurralde zabalena menperatzen zuten: miloi bat kilometro karratu baino gehiago. [[Mesopotamia]] eta [[Egipto]]ko zibilizazioak bezala, ibaiaren beharrean zeuden. [[Nilo]] bezala, Indo urtero gainezkatzen zen, zona zabalak urgaineztatuz eta sedimentu emankorrak utziz.
Egindako hondalanek adierazi zuten lehenengo nekazariak [[K. a. 3. milurtekoa|K. a. 3. milurtekokoak]] zirela, [[Balutxistan|Belutxistango]] mendixken eta lautada indogangetikoaren arteko lurralde batean. Lurralde honek lur garaiak (udan larratzeko aproposekoak ) eta Kacchiko lautadan isurtzen duten ibai iraunkorrak zituen.
 
K. a. 6000an inguruan adreilu eta buztinezko etxeak eraikin zituzten eta hezurrezko tresnak eta sukarri eta aizkora leunduak egiten zituzten. Mehrgar-en tresna hauen aleak aurkitu dira.
 
== Indoko zibilizazioa ==
Ehun herri inguru eta bi hiri garrantzitsu hartzen zituzten: Bi hiri garrantzitsu horiek, [[Harappa]] eta [[Mohenjo-Daro|Mohenjo Daro]] dira.
 
Kacchiko lautadako lehenengo askotariko gizarte horiek Indo haraneko azkeneko kolonizazioaren hasiera izan ziren. Hasieran nekazarien taldeak bizi izan ziren. Geroago hiri gotortuak agertzen hasi ziren. Aro honi “Indoko Hasierako Aroa” deitzen zaio.
 
Fase osagarri hau “Indoko Aro Garatua”-n (K. a. 2800-2500) bukatu zen, lehengo lurraldez-lurraldetako aniztasuna kultur-terrenteria bihurtu zela eta Indoko lautada osoa bereganatu zuen probintzia bakarra sortu zela.
 
K. a. 2500an inguruan garatutako hiritar zibilizazio konplexua Egiptoko eta Mesopotamiakoaren parekagarria zen.
=== Nekazaritza ===
 
Elikadura-hazte nagusiak [[gari]]a eta [[garagar]]ra ziren, udaberrian ereinak, uholdeko urak atzeratzen zirela eta erraz hazten ziren. Sesamoa, [[lekale]]ak, datilak eta meloia ere hazten zituzten.
 
Leku batzuetan [[arroz]]a ere hazten zuten, baina ez zen nagusietarikoa K.a. 1500tik aurrera kokalekuak Ertain- eta Behe-[[Ganges]] ibairaino zabaldu zirenen arte.
 
=== Ehungintza ===
 
Mohenjo-Daro-tik jatorritako [[kotoi]] ehundu zati bat antzinako munduan kotoizko oihalen erabilpenaren froga zaharrena da, egun Indiako oihal garrantzitsuena izanez.
 
=== Abeltzaintza ===
 
Indoko zibilizazioaren gizakiek etxeko abere-sorta anitza hazi zuten, besteak beste, [[asto]]a, [[behi|idiak]], Indiako konkordun abereak, ibaiko [[afrikar bufalo|bufaloa]], [[elephantidae|elefantea]], garai hartatik indiar landako zati tipikotzat hartutako animaliak.
 
=== Industria ===
 
[[Metalgintza]] eta [[eltzegintza]] [[nekazaritza]]rekin eta [[abeltzaintza]]rekin bateratzen zituzten. Garraioan zein goldean abereen indarraz baliatuz, lehengaiak eta barne-kontsumo eta merkataritza-trukatzerako ondasunak zamatzen zituzten.
 
=== Merkataritza ===
=== Iruditxoak ===
 
[[1946]]an, Sir Mortimer Wheeler Harappa-n ehunka terrakotazko iruditxo aurkitu zuen. Andrazko irudi hauek antzinako ugalkortasun-jainkosak baino estilizatuagoak ziren. Haietariko batzuetan lepokoak eta metal preziatuzko tartekapenak aurkitu ziren.
 
Beste artisautzazko lan batzuk aurkitu zituen, adibidez abereek tiratutako miniaturazko karreten irudiak eta herrialdeko animalien irudiak (errinozeronteak, tigreak, tximinoak, elefanteak eta bufaloak).
 
Aurkitutako artisautzazko lanen kopuruak eta era askotariko diseinuek, industria hau merkataritzarako nekazaritza edo metalgintza bezain garrantzitsua zela egiaztatzen dute.
 
=== Hiriak ===
 
Hiri handienak Harappa eta Mohenjo-Daro ziren. Haien planoa egoitzalde zabalago bat menperatzen zuen mendixka edo gotorleku batean zetzan. Gotorlekuek barnean erlijiosozko, erritualezko eta administraziozko eraikinak omen zituzten, baina ez da jauregien hondakinik aurkitu. Leku batzuetan hiriaren marraketa nabaria da, kale zeharkatuen sare erregular baten aztarnekin. Biztanle txiroenak gela bakarreko etxebizitzetan bizi ziren. Eraikuntzan neurri estandarreko (24 x 14 x 7 cm.) adreilu egosiak erabili zituzten. Banakako etxeek bainugelak eta komunak zituzten, zeramikazko ontzietan edo zuzenki kaleetako isurbideetan hustuak zirenak.
 
== Zibilizazioaren amaiera ==
 
Zibilizazio honen kolapsoa K. a. 1600an inguruan, klimazko aldaketek edo ibaibidearen aldaketak eragina omen zen.
 
Kolapso honen seinaleak estepetatik etorritako indoeuropar herrien inbasioak baino lehenagokoak dira. Indoeuroparrek brontzezko armei eta guda-gurdiei esker oso erraz menperatu zuten herrialdea.