Inditex: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: amancio ortega
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
 
== Historia ==
[[1963]]. urtean [[Amancio Ortega|Amancio Ortega GaonaGaonak]]k arropa ekoizteko enpresa bat sortu zuen. Pixkanaka, enpresa handituz joan zen eta [[Europa]]ra arropak exportatzen zituzten fabrikak zabaldu zituen. Dena den, ez zuen bere lehen Zara denda ireki [[1975]]. urterarte. Urte hartan, [[Coruña|A Coruñako]] erdiguneko kale batean zabaldu zuen lehen denda. Dendak izan zuen arrakastak eraginda, [[Galizia]] eta [[Espainia]]ko beste probintzia batzuetan denda gehiago zabaldu ziren. [[1985]]ean Inditex taldea sortu zen.
 
[[1988]]. urtean Zarak bere lehen denda zabaldu zuen [[Espainia]]tik kanpo, [[Portugal]]go [[Porto]] hirian. [[1989]] eta [[1990]] urteetan zehar [[New York]] eta [[Paris]]ko dendak zabaldu ziren. [[1991]]ean Pull and Bear katea sortu eta Massimo Duttiren akzioen %65a erosi zituen taldeak, [[1995]]ean akzioen gainerantzekoa erosi zuen. Pixkanaka herrialde ezberdinetan zabaldu ziren dendak, [[Mexiko]], [[Zipre]], [[Malta]], [[Belgika]], [[Suedia]] eta abar.