Imanol Urbieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Imanol Urbieta txistua jotzen.png|thumb|leftezkerrera|200px|Imanol Urbieta, [[txistu]]a jotzen ari dela]]
[[Fitxategi:Imanol Urbieta omenaldia.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|Imanol Urbieta, omenaldia]]
Imanol Urbieta [[1934]]an jaio zen Zarautzen. Txikitatik izan zuen musikarekin lotura, 8 urterekin txistua jotzen hasi zen eta, ondoren, pianoa.<ref name="badok">{{erreferentzia|url=http://www.badok.eus/musika/haurren-amets-fabrikatzaile/|izenburua=Haurren amets fabrikatzaile|egilea=Gorka Erostarbe|argitaletxea=Badok.eus|data=2016-09-29}}</ref> 12 urte zituela Zarauzko Arrillaga gozotegian [[piano]] kontzertuak ematen zituen. Txikitatik ere hasi zen Zarauzko udal bandan [[klarinete]]a jotzen, 14 urterekin [[Arantzazuko santutegia|Arantzazura]] joan zen arte.<ref name="Gara">{{erreferentzia|izenburua=Imanol Urbieta hil da, euskal umeak kantuak jarri zituen musikaria|argitaletxea=Gara|abizena=Agirre|izena=Joxean|url=http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2016-09-29/hemeroteca_articles/imanol-urbieta-hil-da-euskal-umeak-kantuan-jarri-zituen-musikaria}}</ref> [[Solfeo]] irakasle [[Francisco Escudero]] izan zuen.<ref name="badok" />
 
Arantzazutik aterata kultura munduan murgildu zen, Irrintzi kultur taldea sortuz, Oleskariak [[otxote]]arekin eta Naya [[orkestra]]rekin. Garai hartan [[Ez Dok Amairu]]rekin harremanetan egon zen.<ref name="Gara" /> "Ametsik indartsuenetako bat herriko beharrei erantzutea zen. Olentzero zela, antzerkiak zirela... Musikaz arduratuko zen norbait behar izaten zen beti. Lan haietan jarduten genuen kuadrillan; batzuek antzerkilari, besteak dantzan, eta ni musikan"<ref name="Hitza">{{erreferentzia|url=http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1475089848866|argitaletxea=[[Zarauzko Hitza]]|izenburua=Sinistu zuen, sinistu...|data=2016ko irailaren 29a}}</ref> 1959an Zarauzko Modelo aretoan haur kantarien lehen agerpena antolatu zuen.<ref name="Hitza" />
16. lerroa:
Zarauzko ikastolan aritu ostean musika eskola ireki zuen. Donostiako Elizbarrutiko Maisutza Eskolan aritu zen, irakasleei irakasten, eta [[Martutene]]ko ikastolan ostean.<ref name="berria2013" /> Garai hartan 500 bat ikasle izatera iritsi zen.<ref name="berria">{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/albisteak/127201/imanol_urbieta_musikari_eta_irakaslea_hil_da.htm|izenburua=Imanol Urbieta musikari eta irakaslea hil da, 83 urte zituela|argitaletxea=Berria|data=2016-09-29}}</ref> [[1967]]an bere lehen diskoa grabatu zuen, [[Bartzelona]]n, ''Haur kantariak'' izenekoa,<ref name="berria2013" /> euskaraz umeentzako abestiekin egindako lehen diska.<ref name="Hitza" /> ''[[Haur Kantarien Birlorak]]'' izeneko lau disko egin zituen ikastolako haurrekin, [[Anjel Lertxundi]], [[Joxantonio Ormazabal|Joxe Antonio Ormazabal]] eta [[Juan Martin Elexpuru]]rekin lankidetzan.<ref name="Hitza" /> [[1979]]an ''[[Xirula Mirula]]'', musika eskolarekin batera. Xirula Mirula izeneko musika eskola Gipuzkoako lehena ere izan zen. Lehena Zarautzen sortu zuen, eta ondoren Donostia eta Hernanin ere ireki zituen. Bertan lankide izan zituen [[Ander Alberdi]], [[Migel Angel Agote]], [[Jose Inazio Elias]], [[Kontxi Aizarna]] eta [[Josu Txapartegi|Josu Txapartegi ''Txapas'']].<ref name="Hitza" /> Bertan, musikak heziketan zuen garrantziaz konturatuta, [[1980ko hamarkada]]n ikasmateriala ekoiztu zuen, tartean ''[[Xixupika]]'', ''[[Txalopin txalo]]'' eta ''[[Lau katu eta danbor bat]]'' liburuak.<ref name="berria2013" /><ref name="Hitza" />
 
Kultura munduan murgilduta, Sanpelaio jaietako haur [[danborrada]]n, bere piezak jotzen dituzte haurrek gaur egun ere. [[Euskal Jaiak]] antolatzen eta bultzatzen lagundu zuen ere garai hartan, eta [[amnistia]]ren aldeko mugimenduarentzat ''[[Kalera, kalera]]'' abestia sortu zuen [[Josu Txapartegi]]rekin batera.
 
[[Eusko Jaurlaritza]]ko Kultura Sailarekin kolaboratu zuen musika curriculua sortzen, gaixotu zen arte. Euren lanetako batzuk moldatu dituzten taldeen artean [[Oskorri]], [[Pirritx, Porrotx eta Marimotots|Pirritx eta Porrotx]] edo [[Amaia Zubiria]] daude.<ref name="kontxi" /> Lanetako asko [[Josu Txapartegi|Josu Txapartegi ''Txapas'']] irakaslearekin batera moldatu dituzte.
 
[[2016]]ko [[irailaren 28]]an hil zen, ibilbide oparoa bidean utzita.
41. lerroa:
 
=== Diskoak ===
* ''[[Artea ikastolan]]'' ([[1972]])
* ''[[Haur kantarien birlarak]]'' ([[1974]])
* ''[[Lau katu eta danbor bat]]'' ([[1987]])
* ''[[Alavatik Arabara]]'' ([[1988]])
* ''[[Txin eta Txan]]'' ([[Ibaizabal (argitaletxea)|Ibaizabal argitaletxea]])
 
60. lerroa:
* [[Iñaki Zubeldia|Zubeldia, Iñaki]]: ''Imanol Urbieta, musikagile, pedagogo eta idazlea''. - [[Egan (aldizkaria)|Egan]], 2012-3/4, 239-272.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Zarauztar ospetsuen zerrenda]]
 
70. lerroa:
{{Argizaiola Saria}}
{{bizialdia|1934ko|2016ko|Urbieta, Imanol}}
 
[[Kategoria:Imanol Urbieta| ]]
[[Kategoria:Argizaiola saridunak]]