Iman: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|burdina erakartzeko ahalmena duen solidoa|lider musulmana|Imam}}
[[Fitxategi:MagnetEZ.jpg|thumb|'''Imana'''. [[Polo (argipena)|Poloak]] gertu dituen imanak [[eremu magnetiko]] indartsuagoa sortzen du.]]
'''Imana''' material edo objektua da, [[burdina]] eta beste [[metal]] batzuk erakartzeko ahalmena duena. Ahalmen hori naturala edo artifiziala izan daiteke. K.a. mendeetan grekoek ezagutzen zituzten jadanik iman naturalak. Iman ezagunena [[magnetita]] zen (FeO . Fe<sub>2</sub>O<sub>3</sub>). Iman bilaka daitezkeen beste solido batzuk (iman artifizialak) hauek dira: burdinaren [[pirita]], [[kromita]], [[nikel]]a, [[kobalto]]a, [[altzairu]]ak, bakarka imantzen ez diren zenbait gairen aleazioak eta abar. Aipatu diren horietako edozein gaiz egindako gorputz bat [[eremu magnetiko]] baten barruan sartzen bada, iman bihurtzen da.
 
Gaur egun, gai ferromagnetikoen hautsekin egiten dira imanak. Hauts horiek bilduz, presio handietaraino konprimituz eta trataera termikoak jasanaraziz nahi den forma geometrikoa, eta erresistentzia mekaniko eta oso ahalmen magnetiko handia duten imanak lortzen dira. Imanek era askotako erabilerak dituzte, eta horretarako hainbat forma eta indar magnetiko izaten dituzte. Horrela, itsasoan edo lurrean orientatzeko erabiltzen diren imanek, ipar-orratzak bezalako orratz txikiak dituzte; [[bozgorailu]]etan, [[errele]]etan, hauts edo zati magnetikoak banatzeko makinetan, [[telefono]]etan eta abar erabiltzen direnak iman handiagoak eta indartsuagoak dituzte; azkenik, atomoen partikulak azeleratzen dituzten ziklotroiek, betatroiek eta abarrek eremu magnetiko oso indartsuak sortzen dituzte, eta horretarako neurri handiko imanak erabiltzen dira.
19. lerroa:
{{commonskat}}
{{fisika zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Magnetismoa]]