Ilargian oinez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
32. lerroa:
''[[Ilargira bidean]]'' Tintin, Haddock eta Turnesol jauna [[suziri]]an ilargira bidean zihoazela bukatzen da. Haiek lehenengo gizonak izango ziren ilargira iristen. Baina ilargira joateko proiektuaren arduradunak, lur planetako kontrol basean zeudenak, oso urduri zeuden. Suziritik ez zuten erantzuten, konortea galduta zeuden eta.
 
Handik denbora gutxira txakurrak -Miluk- Tintin esnatu zuen, eta Tintinek erantzun zien lurreko arduradunei. Tintin entzutea eta denak ondo zeudela ikusita, lurreko arduradunak albistea oso pozik hartu zuten. Suziri barruan ez zeuden bakarrik Tintin, Haddock , Turnesol jauna eta Wolff jauna, baita Dupond eta Dupont poliziak ere (ohartu gabe suzirian lokartuta geratu ziren). Honela, oxigeno kopuru berarentzat orain jende gehiago zegoen eta hori arazo larria zen.
 
Horregatik, Haddock haserretu egin zen eta mozkortu egin zen eta ondorioz, suziritik kanpora joan zen. Tintinek Kapitainaren bila irten zen, eta suzirira lotutako soka baten bidez Kapitaina erreskatatzea lortu zuen.
 
Ilargira heldu aurretik beste arazo batzuk eduki zituzten, baina larriena suziriaren abiadura murriztea eta suziria jiratzeko maniobrak egitea izan zen. Berriro konortea galdu zuten ilargira heltzean eta lurreko arduradunak oso urduri zeuden. Baina handik denbora gutxira Turnesol jaunak erantzun zien.
 
Ilargian oinez ibili zen lehenengo gizona Tintin izan zen, gero Kapitaina eta txakurra, eta geroago beste guztiak.
Tintin eta Kapitaina ilargitik paseatzen zebiltzan eta haitzulo oso handi bat topatu zuten. Handik suzirira bueltatu ziren, baina Tintin bakarrik sartu zen suziri barruan. Bitartean, Wolff jaunak eta suziri barruan ezkutatuta zegoen espioi batek (Wolff-en kidea) Tintin jo zuten. Honek konortea galdu zuen eta ondoren, lotu egin zuten. Haiek suziria ostu nahi zuten.
 
Martxan jartzen saiatu ziren baina ez zuten lortu (agian, Wolffek nahita oztopatu zuen ekintza hura, baina ezin da ziurtasunez baieztatu). Tintinek, gainera, askatzea lortu zuenean, Wolff eta espioiarengana abiatu eta hauek geldiarazi zituen.
 
Geroago, bi maltzurrak, hau da, espioia eta Wolff jauna liskarrean hasi ziren eta Wolffek nahi gabe tiro egin eta espioia hil zuen.