Eskultura paleokristau: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Eskultura paleokristaua'''n, margogintzan bezela formak garrantzia galduko du edukia baita helburu nagusia. Mezua zabaltzea da nahirik haundiena. Honetarako, erromatar paganoen e... |
(Ez dago alderik)
|
14:13, 6 martxoa 2008ko berrikusketa
Eskultura paleokristauan, margogintzan bezela formak garrantzia galduko du edukia baita helburu nagusia. Mezua zabaltzea da nahirik haundiena. Honetarako, erromatar paganoen eskultura hartuko dute eredu eta beraien beharretara egokituko dute. Milango Ediktoa ondoren irudi figuratibo gehiago azalduko dira, bitartean sinboloen erabilera da nagusi. aurkitu diren ereduak kristautzat hartuak izand ira, kristauen erikinetan azaldu direlako, beren forma eta gaiagatik paganoak ere izan daitezke.
Tipologiak
- Mukulu biribileko eskultura: Arazo teoligiko batekin topatu ziren hemen; garai horietan, eskultura idoloei gurtza egiteko erabiltzen zen,eta kristauek beldurra diote honi, horregatik ez dituzte irudiak jarriko beraiene raikuntzetan.. Esan genezake kristauak edertasun formalaren kontra zeudela. Hala ere eta salbuespen gisa hiru eredu iritxi zaizkigu;
- Artzai ona: eliza jezarria zegoen momentuan marmolez egin zuten. tridimentsionala da eta ongi zintzelatua dago 8 erromatar paganoen teknika). Katakonba batean topatu zuten. Artzai onak Jesus Salbatzailea irudikatzen du baita paganoentzat filantropiaren eredua ere ( beraz ikus daiteke nola kristauek beraien beharretara egokitu zituzten garaiean zeuden ereduak).
- Kristo Jakituna edo filosofoa: Biak izan daiteke, baina berriz ere, katakonba batean topatu zutenez, Kristo dela pentsatu behar dugu. Aurpegia idealizatua azaltzen da. Gehien bat sarkofagoetan irudikatzen zuten.
- Jonas: ez dakigu non aurkitu zuten. Jonas berpizkundearen sinboloa dugu, hiru egun pasa zituelako balearen barruan (Jesusek hiru egun eman zituen berpiztu arte). Cleveland-go Museoan dago.