Ibn Gharsiya: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
4. lerroa:
}}
 
'''Abu Amir Ahmad Ibn Gharsiya al-Bashqunsi''' ([[arabiera]]z: أبو عامر أحمد بن غرسية
البشكنسي) (d[[galdera-marka|?]]- [[1084]]) [[euskal Herria|euskal herritar]] [[muladi]]a izan zen, [[Dénia|Deniako]] [[taifa]]n poeta eta ''katib'' (idazle) izan zena. Egungo historialari eta adituek poeta '''Ibn Gharsiya''' deituraz ezagutzen dute gehienetan, [[Kordoba]]n izen bereko ''[[alfaki|faqīh]]'' (legelari) bat zegoen arren.
 
16. lerroa:
 
== Eskutitza ==
[[1051]] eta [[1056]] artean, Ibn Gharsiyak [[Al Andalus|Al-Andalusen]] arabiarrek zuten ospearen aurkako eskutitza idatzi zuen, ez-arabiarrezko [[islam]] gorespen zuena. Bere aurkariek gogor salatu zituzten eskutitzean agertzen ziren arabiarren aurkako eraso bortitzak, mailan eta leinuan azpikotzat jotak. Aldi berean ez-arabiarrezko [[musulman]]ak, tartean [[berbere]]ak eta [[bisigodo]], [[eslaviar]] eta [[Antzinako Erroma|erromatar]] konbertituak, gorespen zituen<ref>Marín Guzman, 109 orr.</ref><ref>{{Erreferentzia|url=http://unesdoc.unesco.org/images/0011/001144/114426eo.pdf|bilduma=The Routes of Al-Andalus: Spiritual convergence and intercultural dialogue|argitaletxea=[[UNESCO]]|orrialdea=17|izenburua=Al-Andalus: Tolerance and convergence|izena1=Mohamed|abizena1=Benchrifa}}</ref>.
 
Horretarako, Ibn Gharsiyak [[Dénia|Denian]] zegoen ez-arabiarrezko agintea gorestu zuen, beste ''taifa''tan baino hobea zela adieraziz. Horrela, [[Dénia|Deniako]] leinuaren boterearen legezkotasuna finkatu zuen, arabiar eta ez-arabiar (gehienetan [[persia|pertsiar]] eta [[Bizantziar Inperioa|bizantziar]]) ohiturak erabiltzen zituena. Euskaldunak [[Almería|Almeriako]] emirra zen Ibn Sumadihen gortean zegoen Abu Ja'far Ahmad ibn al-Jazzar adituaren ideologia borrokatu zuen. Adituen ustetan, [[El Escorial]] monasterioan dagoen eskuizkribua, Abu Abd'allah Muhammad ibn Ahmad ibn al-Haddad al-Quaisi izeneko ezezagun bati bidalia badagoen ere, Ibn Sumadihen gortera bidalia zela argia da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hispano Arabic Poetry: An Anthology|argitaletxea=Gorgias Press LLC|urtea=[[2004]]|isbn= 1593331150|izena1=James T.|abizena1= Monroe}}</ref>.
 
Ibn Gharsiyaren eskutitzak orduko Al-Andaluseko musulmanen kezka nagusiak azaltzen du, tartean ''muladi'' eta islamdartutako arabiar eta berberen arteko harremanak. Ibn Gharsiyak ez-arabiar musulmanentzat [[exegesis]] edo interpretatze kritikoa aldarrikatzen du<ref>{{Erreferentzia|izena1=Göran|abizena1=Larsson|izenburua=Ibn García's Shu'ubiyya Letter|argitaletxea=BRILL|urtea=[[2003]]|isbn=9004127402}}</ref>. Horrela, andalustar musulmanen artean ''Ekialdeko Shu'ubi'' izeneko mugimenduaren jarraitzaileak bazeudela egiaztatzen da, arabiar etnozentrismoaren aurka eta persiar edo bizantziar ohituren alde egiten zuen mugimendua hain zuzen ere.
 
Ibn Gharsiyaren eskutitzak arabierazko gorteko prosa erabiltzen du. Hau ez da arabierazko literaturaren aurkako jarrera baizik eta arabiar kulturaren aurkakoa. ''Encyclopedia of Arabic Literature'' izeneko entziklopediaren arabera, eskutitza ez da oso inportantea baizik eta Ekialdeko Islamiar goiztiar mugimenduaren beste adibide bat<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.google.es/search?hl=en&tbs=bks:1&tbo=p&q=+bibliogroup:%22Encyclopedia+of+Arabic+Literature%22&source=gbs_metadata_r&cad=6|izena1=Julie Scott|abizena1=Meisami|izena2=Paul|abizena2=Starkey|izenburua=Encyclopedia of Arabic literature|argitaletxea=Routledge|urtea=[[1998]]|isbn=0415185718, 9780415185714}}</ref>. Eskutitzari buruzko idatzitako zazpi eragozpenetik bost besterik ez ailegatu dira [[XXI. mendea|XXI. mendera]], eskutitza beraren moduan ekialdeko tradizioaren ereduak jarraitzen dituztenak. Horietatik bat bakarrik Ibn Gharsiyaren aurka idatzia izan zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Shu'ubiyya in al-Andalus. The risala of Ibn Garcia and five refutations|argitaletxea=University of California Press|urtea=[[1970]]|izena1=James T.|abizena1= Monroe}}</ref>.
33. lerroa:
 
{{bizialdia|XI. mendeko|1084ko|Gharsiya, Ibn}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko erdal idazleak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko legelariak]]