Iberia (enpresa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
== Historia ==
 
Espainiako aire-garraioko konpainiarik garrantzitsuena da. '''Iberia''' izeneko Espainiako lehen hegazkin-konpainia, '''Iberia Aérea''' delakoa, 1927ko Ekainaren 28an sortu zuen [[Horacio Etxebarrieta|Horacio Etxebarrieta Maruri]] enpresagizon bizkaitarrak. Madril-Bartzelona arteko bidaia izan zen konpainiaren lehengo hegaldia. 1929an gobernuak hegazkin-konpainia guztiak konpainia bakar batean elkartzea erabaki zuen, eta aire-garraioaren monopolioa eman zitzaion. Era horretan sortu zen hiru motorreko ''Fokker F VII'' hegazkinen bidez Madril-Miarritze moduko nazioarteko zerbitzuak eskaintzen zituen '''CLASSA''' (Compañía de Líneas Aéreas Subvencionadas, S.A.) konpainia.
 
1932an, berriz, aire-konpainiak izen berria hartu zuen: '''LAPE''' (Líneas Aéreas Postales Españolas). Urte horietan hegazkin ospetsuak erabili zituen konpainiak, CASA-Dornier Wal izenekoa, esaterako. Hegazkin amerikar baten bidez sartu zen konpainia garraio modernoan: 1935ean lanean hasitako Douglas DC-2 motako hegazkinak hain zuzen. 1937an, Espainiako eremuan berragertu zen Iberia izena, Junkers Ju-82/3m hegazkina aireratu zenean. 1943an, Iberiak eta beste konpainia batzuek bat egitean, behin betiko sortu zen ''Iberia, Líneas Aéreas de España'' konpainia, eta garai bateko ''LAPE'' konpainiaren ondarea bereganatu zuen, haien artean Douglas DC-1 motako hegazkin bakarra. Urtebete geroago hasi zen lanean ''Douglas DC-3'' motako hegazkina eta 1965 arte lanean aritu zen.