Ibarretxe Plana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t arg
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[FileFitxategi:63598-Ibarretxe plan bozketa.svg|thumb|Ibarretxe Planaren Eusko Legebiltzarreko bozketa|274x274px]]
'''Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena''', [[Eusko Jaurlaritza]]k eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko]] parlamentuak onartutako [[estatutu]] berriztatu bat egiteko saiakera bat izan zen. '''Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa''' deitua, baita ere '''Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politiko Berria''' deitu zitzaion baina ezagunagoa da '''Ibarretxe Plana''' bezala. 2001eko irailean eman zuen honen berri [[Juan José Ibarretxe]] [[lehendakari]]ak. [[2003]]ko [[urriaren 25]]ean [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrreko]] politika orokorreko osoko bilkuran aurkeztu zen eta 2004ko abenduaren 30ean Eusko Legebiltzarrak gehiengoak bere alde bozkatu zuen.
 
[[2005]]eko urtarrilean [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Espainiako Kongresuan]] aurkeztu zen eta [[otsailaren 1]]ean atzera bota zuten Ibarretxe Plana. Aurka bozkatu zuten 313 diputatuk ([[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]], [[PP]], [[Ezker Batua (Espainia)|IU]], [[CC]] eta [[Chunta Aragonesista|CHA]]), 29k alde ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERC]], [[Konbergentzia eta Batasuna|CIU]], [[Eusko Alkartasuna|EA]], [[Nafarroa Bai]] eta [[Galiziako Bloke Nazionalista|BNG]]) eta bi abstentzio egon ziren ([[ICV]]). Gogoratu behar da urte horietan [[ezker abertzalea]] ([[Aralar (alderdi politikoa)|AralarAralarrek]]rek ezker abertzale historikoa deiturikoa) ez zegoela Espainiako Kongresuan [[Espainiako Alderdien Legea]]ren ondorioz, beren hautagaitzak [[lege]]z kanpokoak bihurtu zituztelako.
 
== Aurrekariak ==
 
2003. urtean, [[Espainiako Alderdien Legea]] indarrean jarri zen lehenengo urtea izan zen. Urte horren udal hauteskundeetan eta ezker abertzalearen ([[Autodeterminaziorako Bilgunea]]) ilegalizazioaren ondorioz, giro nahasia zegoen herri askotan. Udal hauteskundeekin batera, egun berean, Nafarroan [[hauteskunde]] autonomikoak izan ziren eta Euskadin Foru Aldundien hauteskundeak.
Beraz, hauteskundearen emaitzak ez ziren hego Euskal Herriko emaitza "errealak" izan.
Aldi berean, [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutua]] aldatzeko eta berritzeko gogoak erakutsi zituen EAJko alderdiaren zati batek. Estatutu berriztu honetan, euskal abertzaleen oinarrizko eskaera batzuk egoteaz gainera, idei [[iraultza]]ile batzuk agertzen ziren.
Ideia batzuk [[Quebec]]eko erreferemdumetik hartuak izan ziren eta beste batzuk [[Puerto Rico]]ko "Estatu Libre Elkartua"ren kontzeptu politikotik. Izatez, Juan José Ibarretxek berak, batzuetan Puerto Ricoko egoerarekin alderatu zuen bere plana.
Ibarretxe lehendakariak bere izenagatik ezaguna bihurtuko zuen plana aurkeztu eta berehala hasi ziren kritikak Espainiako alderdi nagusien, PP eta PSOEren partetik.
 
=== Izena ===
Espainiako [[komunikabide]]ak izan ziren "Ibarretxe Plana" deitu zioten lehenengo komunikabideak, askotan sentzu negatiboan aurkeztu nahian.<ref>http://elpais.com/diario/2003/10/26/espana/1067119201_850215.html‎</ref> Juan José Ibarretxek, izatez ez zion honela inoiz deitu eta aldiz bere izena bigarren leku batean geratzeko itxaropenarekin, [[Eusko Legebiltzarra]]k berak aurkeztutako proiektua onartu zuenean zera esan zuen: "jadanik hau ez da nire plana, Eusko Legebiltzarraren plana da."
 
Urte batzuk beranduago, antzekoa egin zuten [[Iñigo Urkullu]]rekin. Berak, (egiari zor berak gidatutako [[Jaurlaritza]] idatzi beharko zen) adierazitako ideiak edo helburuak laster bihurtu ziren "Urkullu Plana" edo "Plan Urkullu".<ref>http://www.elmundo.es/pais-vasco/2016/09/19/57dfb132e5fdeaf3338b45ec.html</ref><ref>http://www.elnacional.cat/es/politica/pnv-ibarretxe-urkullu-independencia-imposible_124464_102.html</ref><ref>http://politica.elpais.com/politica/2016/12/22/actualidad/1482431562_466482.html</ref><ref>http://www.larazon.es/espana/urkullu-afirma-que-su-plan-incluye-el-fin-de-eta-de-forma-ordenada-y-con-memoria-PD13543815</ref><ref>http://www.elconfidencialautonomico.com/pais_vasco/Indignacion-escoltas-Urkullu-reinsertar-etarras_0_2478352161.html</ref> [[Ezker Abertzale]]an, sarean bakarrik [[Iñaki Egaña]]k aipatu zuen "Urkullu Plana"<ref>http://www.nabarralde.com/es/component/content/article/1039</ref> eta izatez, euskarazko [[komunikabide]]etan izen hau ez da inon ere ez agertzen.
 
== Ezaugarriak ==
 
Hiru zutabe zituen Plan honek:
25. lerroa:
# Euskadiko [[probintzia]] guztien arteko (hau da, [[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]koen artekoa) [[begirune]]a eta baita ere gainerako herrien arteko begirune edo errespetua. Helburu hau lortzeko, probintzia guztien gehiengoa behar zen.
 
Lehenengo bi puntuak euskal [[abertzaletasun|abertzaleen]] artean gauza ezagunak baziren ere, hirugarren puntua ordurarte ezezaguna zen gauza berri bat sartzen zuen politikan. Probintzia guztien arteko errespetua. Ibarretxe Plana aurrera ateratzeko ez zen nahikoa izango Euskadiko hiru probintzien (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) gehiengoa. Beharrezkoa zen probintzia bakoitzean gehiengo batek Planaren alde bozkatzea.
 
Honetaz gainera proposamenak zera esaten zuen:
* Iraultzailea zen beste idei bat: Nahi zuenak euskal [[nazio]]tasuna edo euskal [[pasaporte]]a izango zuen. Aldi berean nahi zuenak Espainiako nazionalitatea mantendu ahalko zuen edo nahi izanez gero Espainiako eta Euskadiko nazionalitate biak izan ahalko zituen. Pasaporte bat hala bestea (edo biak) izateak ez zuen eragina izango eskubide eta betebeharretan. Herritartasunak emango zituen eskubide eta betebeharrak eta ez nazionalitateak.
* [[Nafarroa]]rekin eta [[Ipar Euskal Herria]]rekin erlazioen askatasuna betiere probintzia guztien arteko begirunea mantenduz.
* [[Nafarroa]]rekin eta [[Ipar Euskal Herria]]rekiko harremanei lehentasuna ematen zion Planak. "Hartarako, Europar Batasunaren esparruan, Pirinioen bi aldeetan kokatutako euskal lurraldeeta giza taldeek, mugaz gaindiko lankidetzarako egungo zein etorkizuneko araudiak eskainitako aukerak ahalik eta erarik zabalenean erabili ahal izateko beharrezko akordio eta itunak sinatzea sustatuko da, Euskadiko Erkidegoaren eta Frantziako Estatuan kokatutako euskal lurralde eta giza taldeen artean historia, gizarte eta kulturako lotura bereziak estutzeko, udalerri eta lurralde mailako lankidetzarako tresnak ezartzeko gaitasuna barne dela, alde bakoitzeko herritarren borondatea errespetatuz. (7. artikulua lehenengo puntua).
* [[Botere judizial]] autonomo bat.
* Espainiak Europar Batasunean zuzenezko errepresentazio bat onartzea, Herbehereak, Belgika eta Alemaniako [[Alemaniaren banaketa administratiboa|Landerrak]] dituzten moduan. Hots, herrialde [[federalismo|federalen]] antzera.
* Estatutu Berria, Espainiak bertan behera uztearen kontrako bermeak. Horretarako besteak beste bialdeko [[komisio (argipena)|komisio]] bat osatuko zen sortu ahal ziren lizkar edo arazoak konpontzeko.
* Euskadiko selekzio nazional [[ofizial (argipena)|ofizialak]].
* [[Eskumen]] esklusiboak [[administrazio publiko]]an, [[hezkuntza]]n, [[kultura]]n, [[kirol]]an, [[hizkuntza politika]]n, gizarte arloetan, [[Osakidetza]]n, [[ekonomia]]n, [[ogasun (argipena)|ogasunean]], etxebizitza arloan, garraioetan, segurtasun publikoan ([[Ertzaintza]]), ingurumen agentzian, [[azpiegitura]]tan, lanean eta [[gizarte segurantza]]n,
* Planaren beste alderdi iraultzaile bat hau zen: 69. artikuluaren xedapen gehigarrian, eskubide erreserba bat zegoen. Bertan zera zekarren "Estatutu hau onartzeak ez du esan nahi Euskal Herriak bere historiaren arabera dagozkion eskubideei uko egiten diela, ezta bere borondate demokratikoaren arabera askatasunez erabakitzeko eskubidea erabiltzeari uko egiten diola ere"<ref>{{erreferentzia|url=http://estaticos.elmundo.es/especiales/2002/10/nacional/pais_vasco/propuesta_estatuto.pdf</ref>. Hau da, gehiengo batek horrela erabakitzen bazuen, Ibarretxe Plana ere bertan behera geratuko zela, [[autodeterminazio]] [[eskubide]]a Planean idatzita zegoelako.
*[[Euskal diaspora]]ri begira, eskubide bereziak zituzten: "Euskadiko Erkidegoan beren azken administrazio-auzotasuna izan eta kanpoan bizilekua duten pertsona guztiek, baita horien ondorengoek ere, eskatzen badute, euskal naziotasuna nahiz euskal herritarrei dagozkien eskubide politikoak izan ditzakete, legeek xedatutakoarekin bat etorriz. (5. artikuluaren lehen atala). Aldi berean, Planak, diasporari laguntasuna, elkartasuna, eskubide eta prestazioak eskaintzen zizkion.
 
== Planaren etapak ==
Plana etapa ezberdinetan aurkeztu zen:
# Lehendakariaren aurkezpena parlamentutik kanpo.
48. lerroa:
# Hurrengo pausua eta egin ez zena, euskal gizartearen onarpena hala ez, [[erreferendum]] baten bitartez. Ez da ahaztu behar Arabako biztanleen gehiengoa, Bizkaiko biztanleen gehiengoa eta Gipuzkoako biztanleen gehiengoa beharko zela Plana onartzeko.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.parlamento.euskadi.net/e_temas_monograficos_1.html</ref>
 
== Ibarretxe Planaren aldekoak ==
A) Eusko Jaurlaritza osatzen zuten alderdiak egon ziren Planaren alde. Hau da, EAJ, EA eta EB.
 
58. lerroa:
C) Europako beste lurralde batzuetatik, batez ere [[Katalunia]] eta [[Eskozia]]tik Planaren aldeko jarrera handi bat zegoen. Gizarte kataluniar zati handi baten sustengua argia zen orduan argitaratu ziren bertako komunikabideetan.
 
== Ibarretxe Planaren aurkakoak ==
Espainiako bi alderdi nagusien jarrera guztiz aurkakoa izan zen hasieratik. Honekin batera Espainiako komunikabideak gupidarik gabe Planaren kontra jo zuten.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.racocatala.cat/forums/fil/10605/euskadi-hora-plan-ibarretxe-perspectivas-andaluzas</ref> PPk eztabaidatu ere ez zuen egin nahi baina PSOEk legezko eta eztabaidako zirrikitu baten alde agertu zen. PPk lege bat egin zuen non erreferemdun bat egiten baldin bazen Espainiako Gobernuaren baimenarik gabe, gartzelara joango ziren erreferendumaren antolatzaileak bost urterarteko izan ahal ziren preso.<ref>{{erreferentzia|url=www.arbil.org/plan.htm‎</ref>
 
98. lerroa:
G) [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] aurkako erakunde zibikoak, [[Terrorismo]]ko biktimen erakundeak bezela ezagunak zirenak, Ibarretxe Plana ETAren alde zegoela ziurtatzen zuten. Besteak beste, [[Ermuko Foroa|Foro de Ermua]] (13), [[Aski da!]] (14) eta bere bozeramailea [[Fernando Savater]](15) Planaren aurkako salaketa larriak eta hitz bortitzak esan zituzten. Ibarretxe Lehendakariarn eta Jaurlaritza osoaren aurkako salaketa [[Apokaliptizismo|apokaliptikoekin]] batera, manifestazioak antolatu zituzten eta Planaren aurkako [[propaganda]] handia egin zuten, besteak beste autobus bat alokatu zuten herriz herri hori egiteko.
 
== Ondorioak Euskadin eta Espainian ==
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hauteskundeak aurreratu zituen. Nahiz eta hasieran erreferenduma egingo zuela esan, hainbeste aurkari ikusi eta gero eta laguntasun gutxi sumatuta, bertan behera utzi zuen erreferenduma. Hiru urte beranduago, 2008an bi galdera zituen kontsulta bat egiten ahalegindu zen. Kontsulta hau ere hasieratik mespretzatua eta mehatzatuta (11), ilegala zela esan zuen [[Espainiako Konstituzio Auzitegia]]k. Espainiako gobernua amaitutzat eman zituzten mehatsuak eta Euskadiko jende askorentzat argi geratu zen Espainiako Konstituzioak zituen muga zorrotzak.
 
== Ondorioak Eskozian eta Katalunian ==
Eskoziako alderdi abertzaleko agintariak [[Eskoziako Alderdi Nazionala|SNPkoek]] alegia, gertutik ikertu eta bizi izan zuten Ibarretxe Planaren ibilbidea eta 2008ko Kontsultaren ahalegina. 2014ko irailaren 18an egin zuten [[2014ko Eskoziako independentzia erreferenduma]], ein garrantzitsu batean Ibarretxe Planean zeukan oinarria. Kataluniako agintariek Eskoziako erreferendumaren eragina ere izan zuten eta Ibarretxeri gertatu zitzaion esperientzia erabilgarria suertatu zitzaien Katalunian egin zuten 2014ko [[Kataluniaren independentziarako kontsulta|Kataluniaren autodeterminaziorako kontsultan]].
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
* http://politica.elpais.com/politica/2012/10/15/actualidad/1350326847_027020.html(5)
La Iglesia carga contra el plan Ibarretxe por "insolidario, inaceptable y excluyente" (6)
Los obispos se van posicionando sobre el Plan Ibarretxe "todos los ciudadanos católicos están llamados a elaborar de manera adulta, sin proteccionismos ni intervensionismos eclesiales, sus propias opciones políticas (...) no es en sí mismo vinculante para la formación del criterio moral de la comunidad católica guipuzcoana, puesto que es un escrito pastoral, no un documento doctrinal aprobado unánimemente por los obispos ni ratificado por la Santa Sede." (7)
* http://www.argia.com/albistea/ibarretxe-plana-eta-loiolako-akordioa-berriz-mahai-gainera(8)
* http://www.argia.com/argia-astekaria/2412/katalunia-tartean-ibarretxe-planari-begira
* http://paperekoa.berria.info/harian/2003-07-29/008/020/nafarroako_gobernuak_arbuiatu_egin_du_ibarretxeren_zirriborroa.htm (9)
* http://www.libertaddigital.com/nacional/el-circulo-de-empresarios-vascos-denuncia-que-el-plan-ibarretxe-perjudica-a-la-economia-1276202566/(10)
* http://www.elcorreo.com/vizcaya/20070929/politica/ibarretxe-pone-fecha-nuevo-20070929.html (11)
* http://www.radioarlanzon.com/noticias/provincial/12/01/2005/el-presidente-de-la-diputacion-ataca-plan-ibarretxe/3955/(12)
* http://elpais.com/diario/2003/09/30/paisvasco/1064950806_850215.html(13)
* http://cadenaser.com/m/ser/2004/01/31/espana/1075510213_850215.html (14)
* http://www.diariodeleon.es/noticias/espana/savater-anuncia-mas-medidas-basta-ya-plan-ibarretxe_113025.html
 
== Kanpo loturak ==
* "Euskal Herria año cero: la dictadura de Ibarretxe". [[German Yanke]], TEMAS DE HOY, 2003 ISBN 97884846027432003
* [http://www.agapea.com/libros/CRITICA-Y-REPLICA-AL-PLAN-IBARRETXE-isbn-8485631943-i.htm Critica Y Replica Al Plan Ibarretxe]. Pedro José Morales Moya ([[Ikusager]]). ISBN: 8485631943. ISBN-13: 9788485631940