Ibaizabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
 
{{EHko ibai infotaula
| izena = Ibaizabal
34 ⟶ 32 lerroa:
 
== Izena ==
Bilbotar gehienentzat, batez ere [[erdaldun]]ak direnentzat baina baita ere euskaldun askorentzat, itsasadarraren izena [[Nerbioi]] da. Hala ere, [[Euskaltzaindia]]k ez du zalantzarako betarik ematen: Ibaizabal da [[Abrako golkoa|AbraAbran]]n itsasoratzen den ibaiaren izen ofiziala.
 
Izatez, mendez mende herriak erabilitako izena, bai euskaraz bai erdaraz Ibaizabal izan zen XIX. mendearen amaiera arte. Besteak beste [[Miguel Unamuno]] eta Bilboko alkatea izan zen [[Javier Ybarra]] Ibaizabal deitzen zioten. Ikerketa batzuen ondorioz, egiaztatu zen [[Begoña]]ko udalerriko biztanleek betidanik Ibaizabal esan diotela Urbi ([[Basauri]]n) eta [[Abusu]] (Bilbon) arteko tarteari. Hortik aurrera, bilbotarrek [[itsasadar]]ra esaten zioten, besterik gabe. Abusu auzoaren izena bera ere, Ibaizabal izan zen garai batean. Jakina da Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak Basaurin elkartzen direla, [[Urbi]] izeneko inguruan hain justu.
 
Euskaltzaindiak, arrazoi historikoez gain, [[geografia]]ri lotutakoak ere hartu ditu aintzakotzat Ibaizabal izena hobesteko. Horietako batek ibaien norabideari erreparatzen dio: Ibaizabalek lerro zuzena egiten du, gutxi gorabehera, Durangaldetik Abraraino; Nerbioik, aldiz, ez. Mapan begiratuta, Nerbioi Ibaizabalen sartzen dela dirudi. Bestetik, Ibaizabalen [[arro]]a, gutxigatik bada ere, luzeagoa da Nerbioirena baino, eta lehenbizikoaren ur-emaria ere handiagoa da.<ref>http://www.santurtzieus.com/irakasle/materialak/artikuluak/onomastika.htm#Sopeloztarrak%20sopelanatarrak%20baldin%20badira</ref>
 
Nerbioi izena XIX. mendean hasi zen indar hartzen, zenbait [[entziklopedia]]tan batez ere. Haietan esaten zenez, Nerbioi zen izenik egokiena, herri xeheak Ibaizabal erabili arren. Gaur egun, "Ibaizabal" hitza euskaldunek erabiltzen dute baina beraien artean oso zabalduta dago ere "Nerbioi" hitzaren erabilera gaztelaniaren eraginagatik. Aldiz, erdaldunek nekez deitzen diote "Ibaizabal" Bilbo zeharkatzen duen ibaiari.<ref>http://www.argia.eus/argia-astekaria/2029/ibaizabal-itsasadarra-ur-garbiagoa-zementuzko-horma-artean</ref>