Hustar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Hustarrak''' ([[txekiera]]z: ''Husité'' edo ''Kališníci'') [[Jan Hus]]en ideien jarraitzaileak izan ziren. Higikunde sozial, politiko eta erlijiozkoa moldatu zuten [[XV. mendea|XV. mendeko]] [[Erdialdeko Europa]]n.
[[Erdi Aroa]]ren azken aldera [[Bohemia]]n bizi izan zen krisian bide dago [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizaren]] eta [[feudalismo|sistema feudalaren]] kontrako herri higikunde horren jatorria. [[Jabetza]]ren hirutik bat [[apaiz]]goaren esku zegoen, eta handiki eta burges gutxi batzuen eskuetan gainerakoa. Mugimenduaren [[ideologia]] Jan Hus eta [[Jeronimo Pragakoa]]ren idatzi eta predikuetan islatu zen. Bi predikarion [[dotrina]]k [[ebanjelio]]ko pobretasuna eta hasierako elizaren [[izpiritu]]a zituen eredu. Interes desberdinak zituzten taldetan banatua zen mugimendua: [[tabortar]]rak edo erradikalak, mirabe eta laborarien taldea, batetik, eta [[utrakista]] edo moderatuena, jauntxo eta [[burges]] jendeak osaturikoa, bestetik.
 
[[Wentzeslao IV.a Bohemiakoa|Wentzeslao IV.a]] erregearekin hitzarmen batera iritsi ziren, baina [[Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Sigismundo]], haren anaia, eta ondorengoaren aurka [[matxinada|matxinatu]] ziren. Gerra zibilak [[1419]]tik [[1436]] arte iraun zuen. Azkenean, [[1433]]an utrakistek ''compactata'' deituriko itunak onetsi zituzten eta katolikoekin batera [[tabor]]tarren aurka borrokatu ziren, eta garaile irten. [[XVI. mendea]]n Bohemiako hustar gehienak [[luteranismo|luterano]] egin ziren.
10. lerroa:
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Txekiar Errepublikako historia]]
[[Kategoria:Protestantismoa]]