«Humero»: berrikuspenen arteko aldeak

19 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
}}
 
'''Humeroa''' edo '''besahezurra''' (latinez, humerus) goiko gorputz adarreko hezurrik luzeena da, sorbaldatik ukondora joaten dena.
 
Humeroaren goiko [[Epifisi|epifisiaepifisi]]a [[Eskapula|eskapularekineskapula]]rekin giltzatzen da, sorbaldako [[Giltzadura|giltzadurarengiltzadura]]ren bitartez eta beheko epifisia, ordea, [[Kubitu|kubito]] eta [[Erradio (hezurra)|erradioarekin]] ukondoaren gltzaduraren bitartez.
 
== Deskribapen anatomikoa ==
=== Hurbileko epifisia ===
* '''Burua''': forma erdi-esferikoa duen aurpegi artikularra dauka, zeina eskapularen barrunbe glenoideoarekin giltzatzen dena.
* '''Lepo anatomikoa''': tuberkulu nagusiaren eta txikiaren artean kokatzen da.
* '''Tuberkulu arteko ildoa''': bi tuberkuluen arteko espazioa da.
 
=== Diafisia ===
* '''Humeroaren gorputza''': hezurraren bi epifisien artean kokatzen da. Aurre-erdiko, aurre-alboko eta atzeko aurpegiak dauzka. Aurre-erdiko eta aurre-alboko aurpegiak batzen diren tokian, aurreko ertza dago. Aurre-erdiko eta atzeko aurpegiak batzen diren tokian, erdiko ertza dago. Aurre-alboko eta atzeko aurpegiak batzen diren tokian, alboko ertza dago.
* '''Nerbio erradialaren ildoa''': atzeko aurpegian dago, eta bertatik nerbio erradial komuna eta barneko arteria brakiala igarotzen dira.
* '''Alboko ertza''': hezurraren alboko aldean kokatzen da eta bere hurbileko herenean deltoide tuberositatea dago, deltoide muskuluaren ezarpen tokia dena.
 
=== Urruneko epifisia ===
* '''Kondiloa''': humeroaren alde distaleko gunea da, non kapitulua, troklea eta hobi koronoide, oleokraneal eta erradialak aurkitzen diren.
* '''Kapitulua''': hezurraren alboko aldean kokatuta dago eta erradioaren hobitxo artikularrarekin lotzen da.
* '''Alboko epikondiloa:''' kapituluaren goialdean kokatzen den luzapena da.
 
== Giltzadurak ==
=== Sorbaldaren giltzadurak ===
Humeroaren burua eskapularen barrunbe glenoideoarekin giltzatzen da, sorbaldaren giltzadura sortuz. Giltzadura hau sendotzeko [[lotailu]] glenohumerala, lotailu korakohumerala eta zeharkako lotailu humerala daude.
=== Ukondoaren giltzadurak ===
Humeroaren kondiloa erradioaren buruarekin giltzatzen da eta troklea, ordea, kubitoaren muxarradura troklearrarekin giltzatzen da, ukondoaren giltzadura osatuz. Ukondoaren giltzaduraren barruan bi giltzadura desberdin dauzkagu:
==== Giltzadura humerokubitala ====
Troklea motakoa da, bai morfologikoki eta anatomikoki.
==== Giltzadura humerorradiala ====
Morfologikoki kondileoa da eta funtzionalki troklea.