«Hormona»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
'''Hormonak''' [[zelula]] batek edo zelula multzo batek [[odol]]era jariatu ondoren beste zelula batzuetan eragin fisiologikoa duten substantziak dira.
 
Hormona peptidiko eta katekolaminen ekintza mekanismoa da. Hormona hauek ez dira lipidoetan disolbagarriak eta beraz, ezin dute mintza zeharkatu. Ekintza burutu ahal izateko [[zelula mintz|mintz plasmatikoan]] dauden hartzaileetara lotzen dira.
 
Hormona hartzailera lotzean, azken hau aktibatu egiten da. Hartzaile aktiboak mintzean dagoen proteina efektorearen aktibitatea aldarazten du eta proteina efektore aktiboak [[bigarren mailako mezulari]]a sintetizatuko du. Hartzailea eta proteina mintzeko [[G proteina]] batek lotzen ditu, G proteina hori da hain zuzen proteina efektorearen aktibatzailea.
 
Beraz, hormona hartzaileari lotu eta hartzaileak G preoteinaren bitartez proteina efektorea aktibatzen edo inhibitzen du. Azkenik, proteina efektore aktiboak bigarren mezularia sintetizatzen du. Bigarren mezulari horiek [[fosforilazio]] prozesuen bidez eragin fisiologikoaren erantzule diren barne proteinak erregulatzen dituzte, [[proteina kinasa]]k eta [[proteina fosfatasa]]k hain zuzen ere.