Hodi kapilar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
== Kapilarretako trukea ==
[[Fitxategi:A red blood cell in a capillary, pancreatic tissue - TEM.jpg|thumb|350px|Mikroskopio elektronikoa erabiliz egindako argazki honetan [[pankrea]]ko hodi-kapilar bat ageri da eta, honen barnean, [[globulu gorri|eritrozito]] bat.]]
Zirkulazioan dabilen isurkariaren eta [[likido interstizial]]aren arteko ur eta gai solutuen trukea mintz kapilarraren alde baterako zein besterako [[difusio]]z gertatzen da. Izan ere, kapilarren paretak trukea bideratzeko bezain meheak dira. Difusioaren intentsitatea berdintsua da mintzaren alde bietan, eta horrela, bi espazioetako isurkari bolumenak aldagabe irauten du.
 
Elkarren kontrako bi indar dira fluido horien mugimenduen eragile. Indar horietako bat kapilar barneko odolaren presioaren, hau da, odolak berak [[bihotz]]aren taupaden ondorioz kapilarren paretetan eragiten duen presioaren eta likido interstizialaren presioaren arteko diferentzia da. Presioen arteko diferentzia dela eta, [[odol-plasma]]ren parte bat kapilarretik ateratzen da, kapilarraren [[arteria]] aldeko muturrean batez ere. Beste indarra plasman pilaturiko [[proteina|proteinen]] presioaren eta likido interstizialak egiten duen presioaren arteko diferentzia da, hau da, [[presio onkotiko]] edo koloidosmotikoaren diferentzia. Plasmak proteina gehiago du likido interstizialak baino –presio onkotiko handiagoa du– eta, desberdintasun horren ondorioz, likido betegarri honen parte bat kapilarraren barnealderantz mugitzen da. Indar hau handiagoa da kapilarraren [[zain]] aldean, askoz ere presio hidrostatiko apalagoa baitu alde horretan.