Hiztegi espezializatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Hiztegi espezializatuak''' edo '''hiztegi berezituak''' jakintza zehatz batera zuzentzen diren hiztegiak dira. [[Terminologia]] berezia izaten da eta [[lexiko]] hau ez da normalean erabiltzen diren hiztegietan agertzen, edo ez bere osotasunean; arazo horri aurre egiteko hiztegi bereziak osatu behar dira. Dagoeneko, badaude horrelako lanetan aritzen diren erakundeak; adibidez, [[1977]]an [[UZEI]] sortu zen euskara berritu eta mundu modernora zabaltzeko eta euskararen erabilera arlo berrietan zabaltzeko asmoz. [[Euskalterm]] terminologia-bankua aurkitu daiteke bere baitan. Arlo desberdinetan hitz bakoitzak duen erabilera bilatu daiteke bost hizkuntza desberdinetan: [[euskara]], [[gaztelania]], [[frantses]]a, [[ingeles]]a eta [[latin]]a.
 
Mota honetako lanak oso erabilgarriak dira. Itzulpenak egiten direnean gerta daitekeen arazoetako bat da itzultzaileek terminologia zehatza ez ezagutzea eta horretarako oso baliagarriak dira hiztegi berezituak. Honen adibide dugu epaitegietan [[epai]]ak euskaraz jasotzeko aukera dela eta, gerta liteke beste aldeak gaztelania erabiltzea eta horretarako itzultzaile bat erabiliko da, baina [[itzulpengintza|itzultzaile]] hori zuzenbidean aditua ez den heinean ez du epaitegietako terminologia berezia ezagutuko.